Herria dantzan jarri dute
Erromeria Eguna, beste urte batez, erraldoia izaten ari da. HITZA kamerarekin dantzarien atzetik ibili da gaur.
Gaurko irudi bat. Oraindik madalenak iritsi ez badira ere, motorrak berotzen joateko eguna da gaurkoa. Jai giroa nagusi izaten ari da gaur Errenteria-Oreretan, Erromeria Egunak herriko kale eta plazak euskal dantzaz eta kolorez bete baititu. Ereintzaren eskutik, zientoka lagun aritu dira alde batetik bestera kalejiran. Herriko plazak agertoki natural bilakatu dir. Goiz zein arratsaldez, erdiguneko txoko guztiak alaitzen ariko dira.
HITZA dantzarien atzetik ibili da, ondorengo argazki eta bideoak biltzen:
