Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Agur Don Vito txapelketako zelaiari

Udalak 24 orduz zabalik egongo den aparkaleku bat egingo du bertan, eta Pontikara lekualdatuko da txapelketa datorren urtetik aurrera. Ostiralean jokatu ziren aurtengo finalak.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2026/07/20

Urtero udari hasiera emateko egiten da Don Vito futbol txapelketa herrikoia, maiatza bukaeratik uztaila bitartean. Duela urte askotatik txapelketa hori Udal Euskaltegi ondoko futbol zelaian jokatu da, baina zelai horri agur esan zioten ostiralean. Errenteriako Udalak txapelketa bertan jokatzeko “erraztasunak” eman dituela jakinarazi dute antolatzaileek, materiala gordetzeko lokal bat utziz edota komun eta zakarrontziak zelai gunean jarriz.

Aurtengo edizioa prestatzen hasi zirenean, udalak Don Viton aparkalekuak egiteko nahia plazaratu zien txapelketako antolatzaileei. Orain arte soilik gaueko aparkalekua izan den zelaia 24 orduz zabalik egongo den aparkaleku bilakatu nahi du udalak, bertan beharrezko obrak eginez. Sustatzaileek adierazi dute hasieratik elkarlanean aritu direla udalarekin, eta beste gune bat topatzeko aukerak eman dizkietela.

Pontikako futbol zelaia.

Aurten denboraz justu ibiliko zirenez, betiko lekuan jokatu da Don Vito, baina datorren urtetik aurrera Pontikako futbol zelaian jokatuko da txapelketa herrikoia. Pontikatik Beraunera igotzen hasita errepide ondoan dagoen zelaian jokatuko da txapelketa datorren urtetik aurrera, eta bertan materiala gordetzeko lokal bat utzi dio udalak antolakuntza taldeari.

Ostiralean agurtu zuten hainbeste urteren ondoren txapelketaren “bereizgarri” izan den zelaia, egun horretan jokatu baitziren aurtengo finalak. Aurtengo txapelduna Haxixa taldea izan da, finalean Borussia penaltitan garaitu ondoren. Kontsolazioko finalean Lagartok Recre menderatu zuen, hori ere penaltitan. Finalaren ondoren, parrillada herrikoia egin zuten aurtengo txapelketan murgilduta egon diren kide guztiek, eta txapelketa agurtzeaz gain, zelaiari ere agur esan zioten denek.

Antolatzaileek eskerrak eman dizkiote udalari beste zelai bat topatzeko eman dizkien erraztasunengatik, eta baita jokalari eta zale guztiei ere: “Zuek ere honen parte zarete”. Datorren urtean Pontikan ikusiko dute denek elkar, hemendik aurrera han egingo baitu bidea Don Vito txapelketak.

Hona hemen finaleko argazki batzuk, antolakuntzak HITZAra bidaliak:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.