
Eskatzaileen behin betiko zerrendan 117 familia unitate daude. Etxebizitza Elizalde auzoan dago, logela bakarra du, eta ez du garaje ezta trastelekurik.

'Zuena da HITZA' podkasteko bigarren atalean kirola, ohitura osasuntsuak eta osasun mentalaz aritu dira June Ibarguen, Sara Mariezkurrena eta Mikel Larra.

'Artealdean' saioa zuzenean egin zuten Hipatia lorategian gonbidatuekin eta musika kontzertuarekin. Alain Mendizabalek aurtengoaren balorazioa egin du.

Udalak 24 orduz zabalik egongo den aparkaleku bat egingo du bertan, eta Pontikara lekualdatuko da txapelketa datorren urtetik aurrera. Ostiralean jokatu ziren aurtengo finalak.

Lanak 2027ko lehen hilabeteetan hasiko dira, eta obra horiek 12 hilabeteko gehienezko epean egitekoak direnez, 2028aren hasieran ia erabat kenduta izango da 386 metroko pasabide altxatua.

Norberto Almandoz eta Aita Donostia kaleetan egingo dituzte lanak bi hilabeteko epean. Behin behineko aparkalekua egokitu dute Pablo Sorozabal plazan.

Trintxerpeko karmenak bukatu ondoren, Donibaneko santioak hasiko dira ostiralean. Sanjuandarrak hilaren 31ra arte murgilduko dira festa giroan.

Elizalde Herri Eskolak 1.980. urtea baino lehenagoko irudietatik hasita, ehunka irudi bildu ditu. Oraindik, baina, ez dute bilduma itxi.

Atzoko gizonen futboleko Munduko Koparen finalaren harira, elkarretaratzea egin zen Gamon Zumardian arratsaldean Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko.