1.500 argazki zahar, herritarren eskura
Elizalde Herri Eskolak 1.980. urtea baino lehenagoko irudietatik hasita, ehunka irudi bildu ditu. Oraindik, baina, ez dute bilduma itxi.
'Elizalde Herri Eskolaren Hasiera' argazkiak irabazi du 'Begiak eta begiradak' argazki lehiaketako 'Nostalgia' kategoria. Olatz Garcia Espadas Elizalde Eskolak 1.500 argazki zahar baino gehiago berreskuratu ditu azken hilabeteetan egindako bilaketa lanari esker, eta orain herritarren eskura jarri dituzte horiek. “Memoria historikoa eta komunitatearen identitatea ardatz dituen egitasmo honek gure eskolaren mende erdiko ibilbidea iruditan gogoratzeko aukera paregabea eskaintzen du”, diote.
Honako esteka honetan daude bildutako argazki guztiak, hamarkadaka sailkatuta. Horien artean, besteak beste, honakoak aurki daitezke: ohiko talde argazkiak, festak eta ospakizunak, guneen bilakaera, egunerokoa eta jarduerak, kirola, kultura edota komunitatea.
Bilduma dagoeneko ikusgai jarri badute ere, Elizaldetik jakinarazi dute oraindik ez dagoela itxita, eta norbaitek Elizalde Eskolarekin lotutako argazki zaharrak izanez gero helbide elektroniko honetara bidaltzeko aukera duela oraindik.
