Zer iruditu zaizu Antxoko topo berria?
Atzo inauguratu zuten Antxoko topo berria, eta gaur ireki dute lehenengoz jendearentzat. HITZA herritarren iritziak biltzen aritu da.
Antxoko lurpeko geltoki berria inauguratu zuten atzo, eta gaur (larunbata, hilak 18) ireki dute ofizialki topoaren Altza-Galtzaraborda tartea zein Antxoko geltoki berria.
Agerraldia egin zuten atzo bertan, eta, besteak beste, Teo Alberro Pasaiako alkateak nabarmendu zuen “Antxorako etapa berri bat” inauguratu dutela irekiera horrekin. Baina, zer diote herritarrek?
HITZA gaur goizean Antxoko lurpeko geltoki berrira gerturatu da, eta zenbait bizilagunen iritziak bildu ditu herriari ahotsa emanaz.
