Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oiartzun Irratiaren denboraldia agurtzeko, zuzeneko saioa

'Artealdean' saioa zuzenean egin zuten Hipatia lorategian gonbidatuekin eta musika kontzertuarekin. Alain Mendizabalek aurtengoaren balorazioa egin du.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/07/20

Bi aste baino gutxiago  geratzen dira uztaila bukatzeko, baita, ondorioz, Oiartzun Irratiak aurtengo denboraldiari  amaiera emateko ere, eta zerbait berezia egite aldera, Artealdean saioa zuzenean egin zuten aurreko astean Hipatia lorategian.

Maddi Galdosek gidatzen du saioa, eta hitzordu berezi horretara Bengo eta Karmele Mitxelena gonbidatzeaz gain, Itxaronen kontzertu akustikoa ere izan zuten.

Artista oiartzuarrak erdigunean
Alain Mendizabal Oiartzun Irratiko langileak kontatu du irailean abiatu zutela Artealdean saioa, eta “oso ondo” joan dela: “Galderak artearen inguruan izatean ez bazaude gaian erabat sartuta saioa mardula izan daiteke, baina uste dut guk arin egin genuela. Izaro Retegik hasiera batez saioaren amaieran egin behar zuen kontzertua, baina azkenean saioaren hasieran eta tartean ere abestu zituen kantuak, eta horrek ere eman zion beste ukitu bat hitzorduari”, kontatu du.

Orotara hamar saio egin dituzte, eta gonbidatu mordoxka bat pasa da bertatik; hala nola, Malen Etxebeste, Xabi Belauntzaran, Izar Aizpuru edota Karen Muñoz. Mendizabalek, gainera, nabarmendu du gizon eta emakumeak tartekatu dituztela, eta kontuan izan dutela diziplina ezberdinak jorratzen dituzten herritarrak. Era berean, dio ikusita Artealdean saioak zer nolako harrera izan duen eta jendeak zenbat entzun duen, hurrengo urtean ere jarraitzeko asmoa dutela.

Ahots berriak
Denboraldi osoari erreparatuta, berriz, Mendizabalek kontatu du irratsaio berriak ondu dituztela, eta horren adibidetzat jarri du Herrimatuz. “Belaunaldiartekotasuna euskaraz” lantzeko asmoz sortu dute aipatutakoa, eta helburua da Oiartzungo gazteak Zaintzadi, Aiton-Etxen eta Petra Lekuona proiektuetako parte diren erabiltzaileekin harremanetan jartzea. “Helduek Haurtzaroko eta Elizaldeko gazteen galderak erantzuten dituzte, eta oso polita izaten ari da”.

Horretaz gain, dio Manex Elgetak eta Iraide Susperregik martxan jarri duten Oiartzuarra naz ta harro noz podkasta ere ematen ari direla irratian, eta horrek “freskura” ematen diel parrilako edukiei.

Manitzen ere 2025-2026 denboraldiko saio berri bat da, Laborerekin eta Arraztalorekin egiten dutena; “etortzen diren gonbidatuak nahiko ezagunak dira, eta elikadura, zaintza, nekazaritza eta bestelako gaien inguruan aritzen dira hilabetean dira”.

Abuztuaren 31n, bueltan
Berrikuntzak alde batera utzita, baina, aurkezleak ez ditu aipatu gabe utzi nahi izan orain arteko bidean jarraitu duten saioak. “Gainerakoan, ohiko saioak izan ditugu. Esaterako, Zana zalakon jendearen bizitzetan murgiltzen jarraitu dugu, eta Abaraxkako tartea ere izan dugu gurean”, gehitu du.

Oiartzun Irratiak aurtengo denboraldia hilaren 30ean bukatuko du, eta abuztuaren 31ko 10:30ean itzuliko dira berriz mikrofonoetara.

Laburbilduz, beraz: “Denborali gazi gozoa izan da. Irratsaio berri batzuk egin ditugu eta oso harrera polita izan dute. Gainera, belaunaldi desberdin pila bat ari gara sartzen irratian, eta uste dut hori herria egiteko beste modu bat dela”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortza egin die Lourdes Herrastiri eta Paco Etxeberriari, memoria demokratikoa berreskuratzen egindako ekarpenagatik

Kultura, Gipuzkoa

Triangulo de Amor Bizarro, Shego, The Sadies eta Marte Lasarte izango dira Bolo-Bolo Weekend jaialdian

Donostiako Udalak hogei lanpostuko lan deialdi publiko bat egingo du

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Metropolitan gimnasioko langileek negoziazioaren «blokeoa» salatu dute

Orio tentsio handiko eremu izendatzeko prozesua abiatzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gizon bat hil da Anoetan, trenak harrapatuta

Bizigiro, Gipuzkoa, Lurraldeak

Donostiako Bagera euskaltzaleen elkartea omenduko dute piratek

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.