Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Ondo jan; eta gero, gerokoak

Jai Batzordearen eskutik, herri bazkaria egin dute Herriko Plazan, 19:00etan madalenak hasiko diren toki berberean.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2026/07/21

Tik-tak, tik-tak, tik-tak… Hasi da benetako atzera kontaketa. Gaurko 19:00etan hasiko dira ofizialki 2026ko Madalen Jaiak. Bi txupinazo izango dira ordu horretan: Herriko Plazako orokorra, eta Holi tankerakoa Gernika plazan. Aurretik, ordea, Mila Koloretako Txupinazo Txikia jasoko du Koldo Mitxelena plazak, 18:00etan zehazki. Baina kaleek benetako parranda usaina hartu aurretik, Jai Batzordeak antolatutako herri bazkaria egin dute Herriko Plazako eguzkipean. Festak ondo hasteko ederki jatea komeni baita; eta gero, gerokoak. Errenteriar asko ziren otorduan, 400 erraz; agian gehiago.

Denak ez ziren eguzkipean, ordea. 19:00etako txupinazo orokorrean hamar errenteriar izango dira udaletxeko balkoian Luis Mari Moreno Pirata-k festen hasierako suziria nola pizten duen ikusteko, ondoren herri oso bat saltoka eta orroka sentitzeko, Zentenarioa pasodoblearen doinupean. Zortedun izan dira hamar haiek, zozketa bidez tokatu zaielako bizitzan behin bada ere une hori hain gertutik barneratzea. Baina bazkarian zortedun askoz gehiago izan dira; udaletxeko arkupeetako itzal eta freskotasunean bazkaltzen zirenak. Izan ere, ondo-ondoko Herriko Plazan zirenek hondartza kutsuko irudiak utzi dituzte, otarrainxka eta kroketa esku batean, eta aterkia edo hondartzako itzalkina bestean zutela: bete-betean jotzen zien eguzkiak. Udaletxea, beraz, beste behin izan da herritarren aterpe.

Bazkariaren ondoren Iker Rodriguez DJak lehen dezibelioak ekarriko ditu txupinazoaren egunera. Eguzkia agian apur apalduko da ordurako; giroak, ordea, lurrunak bezala gorantz egingo du. Tardeoa deitzen diote horri modernoenek. Arratsalde-pasaren ondoren, txunpa-txunpa-txunpa eta enparauak. Hemen dira madalenak!

Jarraian, bazkarian zen giroa deskribatzeko irudi sorta. Beherago, koadro urdinean, gaurko eta biharko madalenetako egitarauak Herri Biziaren webgunetik hartutakoak.

Errenteria-Orereta. 2026ko madalenak, herri bazkaria (2026-07-21)

01-Goieko-600x800
01-Goieko-600×800

02-KBL_Oarso_Elektrizitatea_800x600

03-Orereta_Ikastola_800x600

04-Oiartzo-800x600
04-Oiartzo-800×600

05-Errenkoalde-800x600
05-Errenkoalde-800×600

06-Ayerdi-Motor-800x600
06-Ayerdi-Motor-800×600
Errenteria-Orereta. 2026ko madalenak, herri bazkaria (2026-07-21)
Errenteria-Orereta. 2026ko madalenak, herri bazkaria (2026-07-21)
Errenteria-Orereta. 2026ko madalenak, herri bazkaria (2026-07-21)
Errenteria-Orereta. 2026ko madalenak, herri bazkaria (2026-07-21)
07-DEIKA-GEST-800x600
07-DEIKA-GEST-800×600

08-Arkaitza-800x600
08-Arkaitza-800×600
Errenteria-Orereta. 2026ko madalenak, herri bazkaria (2026-07-21)
Errenteria-Orereta. 2026ko madalenak, herri bazkaria (2026-07-21)
Errenteria-Orereta. 2026ko madalenak, herri bazkaria (2026-07-21)
Errenteria-Orereta. 2026ko madalenak, herri bazkaria (2026-07-21)
09-Pizza-Sprint-800x600
09-Pizza-Sprint-800×600
Errenteria-Orereta. 2026ko madalenak, herri bazkaria (2026-07-21)
Errenteria-Orereta. 2026ko madalenak, herri bazkaria (2026-07-21)
Errenteria-Orereta. 2026ko madalenak, herri bazkaria (2026-07-21)
Errenteria-Orereta. 2026ko madalenak, herri bazkaria (2026-07-21)

Madalenak. Gaurko eta biharko egitarauak.

Gaur (hilak 21, asteartea)

  • 17:15 BATUBURRUNBA. Zumarditik abiatuta elkarrekin joango gara txupinazo txikira.
  • 18:00 MILA KOLORETAKO TXUPINAZO TXIKIA. Koldo Mitxelena plaza.
  • 18:30 ANIMAZIODRAG. Bombay Star, Garazi la Fantasy eta Eureka Dance. Gernika plaza.
  • 19:00 TXUPINAZOA jaien hasiera iragartzeko. Omendua izango den Piratak botako du. Errenteriako Musika Bandaren doinuaz. Herriko plaza. PANTAILA ERRALDOIA: Zumardia. HOLI FESTA txupinazoaren leherketarekin batera!: Gernika plaza.
    Jarraian, Udaletxetik abiatuta, Errenteriako Musika Banda, Errenteriako udal txistulari taldea eta Errenteriako txistulariak ibiliko dira BURUHANDI ETA ERRALDOIEKIN batera herriko kaleetan zehar.
  • 20:00 ERRIOLA GUNEAREN IREKIERA BERTSOLARI GAZTEEKIN. Erriola gunea (Koldo Mitxelena plaza). Antolatzailea: Erriola gunea.
  • 21:15 ErriMAola BERTSOTAN. Ondoren: Aitor Mendiluze eta Joanes Illarregi. Erriola gunea (Koldo Mixelena plaza). Antolatzailea: Erriola gunea.
  • 22:45 SUZKO ZEZENEN ENTZIERROA. Ibilbidea: Koldo Mitxelena ikastetxea, Fernandez de Landa plaza, Vicente Elizegi kalea, Biteri Txiki kalea, Xenpelar kalea, Foru plaza, Herriko plaza.
  • 23:00 GAUEKO DANBORRADA HANDIA. Alaberga auzotik irtengo da Deiadar txaranga lagun duela. Ibilbidea: Alaberga, Biteri kalea, Maria de Lezo, Madalen kalea, Herriko plaza, Zumardia, Biteri Txiki, Biteri kalea eta Alaberga. 00:00etan Udaletxearen aurrean “El Centenario” ohiko pasodoblea joko dute. Antolatzailea: Alabergako Arditurri Auzo Elkartea.
  • 23:00 Kontzertua: DJ ASIER NEZZ. Xabier Olaskoaga plaza.
  • 23:30 Kontzertua: MADALENAK 2026 DJ Bull. Landare. Antolatzailea: Landare elkartea.
  • 00:00 Kontzertua: SISKLATA. Panier-gunea. Antolatzailea: Emanbira Kultur Elkartea.
  • 00:00 Kontzertua: REGGATON BEAT FEST. Line up: DJ HERRA, IMANOL DT. Xabier Olaskoaga plaza.
  • 00:30 ZEZENSUZKOA danborradarekin batera. Zumardia.
  • 01:00 Kontzertua: BENGO. Zumardia.
  • 01:00 Kontzertua: HAZAS. Lino-gunea. Antolatzailea: Oaingozhau kolektiboa.
  • 01:30 Kontzertua: ONKI XIN. Panier-gunea. Antolatzailea: Oaingozhau kolektiboa. Ondoren, JOLASAK.
  • 02:30 Kontzertua: LA RUTAN. Jarraian: DJ Potzons Lino-gunea. Antolatzailea: Oaingozhau kolektiboa.

Bihar (hilak 22, asteazkena)

  • 06:00 DIANA. Bixkor txarangarekin eta Amulleta Danborren Kofradiarekin. Ibilbidea: Herriko plaza, Foru plaza, Xenpelar kalea, Biteri kalea, Alabergako biribilgunea, Nafarroa etorbidea, Zumardia.
  • 11:30 SLOT ATE IREKIAK. Reina aretoa. Antolatzailea: Hobby Cars elkartea.
  • 12:00 HERRI KIROLAK. AIZKOLARIAK: Julen Alberdi “Txikia”, Mikel Larrañaga, Iker Vicente. HARRIJASOTZAILEAK: Jokin Eizmendi, Imanol Royo “Lartain”, Jon Unanue “Goenatxo”, Elene eta Udane Ostolaza, Estefanía Etxebeste. TRIKITILARIAK: Elene Ostolaza, Jon Alkain. Zumardia (Euria eginez gero, Koldo Mitxelena patioa). Antolatzailea: “Bi Errota” Gastronomia eta Kultur Elkartea.
  • 12:30 BURUHANDIAK ETA ERRALDOIAK. Herriko kaleetan zehar.
  • 12:30 Kontzertua: MADALEN KONTZERTU NAGUSIA. ERRENTERIAKO MUSIKA BANDAREN EMANALDIA. Erraldoi eta buruhandien konpartsaren partaidetzarekin. Foru plaza.
  • 12:30 ARDO DASTAKETA. Panier-gunea.Antolatzailea: Oaingozhau kolektiboa.
  • 12:30 XXXIX. MADALEN SARIAK banatuko dituzte. Sorlekua. Lekuona Fabrika.
  • 13:30 UREZKO ZEZENA. Irteera: Herriko plaza.
  • 16:30 MADALENEN PORSCHE-KOPA. Reina aretoa. Antolatzailea: Hobby Cars elkartea.
  • 17:00 Inauteri desfilea: TIERRA DE FARAONES. Biteri kaletik (Niessen elkartea) Zumardira. Antolatzailea: Eureka Gazte Taldea.
  • 17:00 BERTSO SAIOA. Herriko kaleetan zehar, Panier-gunean hasita. Antolatzailea: Oaingozhau kolektiboa.
  • 17:00 JOSE ANTONIO ZULOAGA XXX. MEMORIALAren binakako esku pilotako finalak hainbat kategoriatan. Sarrera doan. Agustina Otaola udal pilotalekua (Fanderia). Antolatzailea: S.D. Alkartasuna eta S.D.C.Ondarra.
  • 18:00 DANBORREN JAIA. HAUR DANBORRADAK: Gamon ikastetxea, Agustinak, Egiluze, Koldo Mitxelena, Ige Telleri, Alaberga eta Beraun. Errenteriako dantzariak eta txarangak. Alaberga plazatik irtengo dira.
  • 18:00 INDIOROCK. 18:00 Gailur taberna ondoan MI GATO SAM. 19:00 Panier gunea WHITE CARTERS. 20:00 Lino gunea NAIZPRESIDENTE. 21:00 Leku Zaharraren parean THEE ELIAM. 22:00 Foru plaza TRITONES. 23:00 Gailur taberna ondoan DAVID DURAN BANDAREKIN. 00:00 Panier gunea PEPPERMINT SEXTET. 01:00 Lino gunea DANTZALL SOUND & MXK3R + LITTLE MARTIN SELEKTAH ETA LAGUNAK. Antolatzailea: Indioak.
  • 19:00 MADALENEN F-1EKO SARI NAGUSIA. Reina aretoa. Antolatzailea: Hobby Cars elkartea.
  • 19:30 FLAMENKO JAIALDIA: Sevillako dantzak, rumbak… Xabier Olaskoaga plaza. Antolatzailea: Concha Rociera kultur elkartea.
  • 21:00 Kontzertua: KITTU. Erriola gunea (Koldo Mitxelena plaza). Antolatzailea: Erriola gunea.
  • 22:00 Ereintza Dantza Taldearen ERROMERIA. Panier-gunea. Antolatzailea: Oaingozhau kolektiboa.
  • 22:50 GAUEKO DANBORRADA. Pasai txarangak girotuko du. Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan txapelak eta makilak emango dizkiete Madalenetan omenduak izango diren pertsonei. Ondoren, Herriko plazan “El Centenarioa” joko dute. Ibilbidea: Telleri Alde ikastetxea, Bittor Idiazabal, Ikutza Kortsarioa, Biteri, Xenpelar, Herriko plaza, Gamon Zumardia, Biteri txiki, Biteri, Martin Etxeberria, Bittor Idiazabal eta Telleri Alde ikastetxea. Antolatzailea: Telleri-Aldeko Ikasle Ohien Elkartea.
  • 23:00 SU-ARTIFIZIALAK. Pirotecnia Pabloren eskutik. Arramendiko mendi hegaletik jaurtiko dituzte, eta ikusteko lekurik onena Errioxa biribilguneko ingurua izango da.
  • 23:00 Kontzertua: FOLKESI Camp Berbena. Xabier Olaskoaga plaza.
  • 23:15 SUZKO ZEZENEN ENTZIERROA. Ibilbidea: Errioxa biribilgunea, Tulle kalea, Maria de Lezo kalea, Foru plaza, Herriko plaza.
  • 23:15 Kontzertua: HERENEGUN. Erriola gunea (Koldo Mitxelena plaza). Antolatzailea: Erriola gunea.
  • 00:30 ZEZENSUZKOA danborradarekin batera. Zumardia.
  • 01:00 Kontzertua: IRATZAR. Zumardia.
Erlazionatutako edukiaHemen dira madalenak!
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.