Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Aurrera doaz Azkuene Goiako baratze parkeko lanak

Abuztu hasieran garbiketa lanak egingo dira, eta irailean hasiko da azpiegitura nagusiaren eraikuntza.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/07/30

Aurrera doaz Azkuene Goiako baratze parkeko lanak. Pasaiako Udalaren arabera, jarduketa horien helburua da erabilera publikoko naturagune berriak sortzea, aisialdia, ingurumenaren zaintza, herri baratzeak eta auzoko bizikidetza uztartzeko.

Udalak 2025ean abiatu zituen lehen lanak, proiektuaren lehen fasearen barruan, ekialdeko baratze eremua egokituz. Parkearen garapena erabat osatzeko, beste lau fase gauzatu behar dira oraindik. Horretarako, udalak proiektua eguneratu du aurten, hurrengo esku hartzeak definitzeko eta lanen plangintza egokitzeko.

Testuinguru horretan, uztaila eta abuztuan zehar eguneratutako proiektu horren lehen fase berria esleituko du udal erakundeak. Jarduketa horiek iaz hasitakoei jarraipena emango diete, eta parkearen garapenaren urrats garrantzitsuak izango dira.

Garbiketa

Azken hamarkadetan eremu horrek izan duen erabilera dela eta, udal lurretan hondakinak, material metaketak eta arauz kanpoko egiturak pilatu dira. Udalaren arabera, egoera horrek zaildu egin du aurreikusitako obrak egitea.

Hori dela eta, ekaina bukaeran udalak bando bat argitaratu zuen eta inguru horietan abisuak jarri zituen, gaur egungo erabiltzaileei lur publikoetan pilatutako materialak erretiratzeko eskatzeko. Nahiz eta hainbat elementu dagoeneko kendu diren, udalak jakinarazi du oraindik ere badirela erabilera pribatura bideratutako espazioak eta legez kanpoko eraikuntzak. Orain, uztaila bukaeran eta abuztu hasieran, udal erakundeak garbiketa lanekin jarraituko du, urteetan zehar metatutako materialak eta egitura irregularrak kentzeko.

Irailean, azpiegitura nagusiak

Garbiketa lanak bukatu ondoren, irailetik aurrera parkearen fase berriari ekingo dio udalak. Jarduketa horien barruan, baratze parkeko ibilbideak eta oinarrizko azpiegiturak eta euri urak biltzeko sistema berriak eraikiko dira. Horrez gain, parkearen puntu baxuenean (Ulia etorbidea 12 atzealdeko aparkalekuaren inguruan) euri lorategi bat sortuko da, uraren kudeaketa jasangarria eta ingurumenaren hobekuntza sustatzeko.

Halaber, jolas eremuaren lehen elementuak ere jarriko dira. Elementu horien artean izango da tirolina, Pasaiako haur eta nerabeek udalaren Eskubidean parte hartze programaren bidez egin duten proposamenetako bat, eta udal gobernuak proiektuan txertatu duena.

Azkuene Goiako baratze parkea Pasaian naturagune publiko berria sortzeko udalaren estrategiaren parte dela adierazi du udal erakundeak, “herritarren bizi kalitatea hobetzea, biodibertsitatea sustatzea eta auzoaren eraldaketa jasangarria bultzatzea helburu dituena”.

Baratze parkearen lanak Europako Batasunaren FEDER funtsen bidez finantzatu ditu udalak. Garbiketa lanak, aldiz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jasangarritasun Sailaren laguntzarekin egingo dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.