
Hibaika Arraun Elkarteak antolatuta abuztuaren 9an jokatuko dute Errenteria Hiria Ikurrinaren hamahirugarrena, 13:00etan hasita.

Indarkeria matxista prebenitzeko eta informazioa emateko gunea izango da aurten ere Doneztebe plazako Fermiñene Etxean; telefono arreta 24 orduz eskainiko dute.

8:30ean izango da jarduera, Irastorza baserriko zelaietan. 659 10 67 15 zenbakira idatzi behar da ekintzan izena emateko.

Iturri berri elkartean truk txapelketa jokatu dute berriki, eta lehiaketako sailkapenaren berri eman dute. 50 bikote inguruk hartu dute parte.

Abuztu hasieran garbiketa lanak egingo dira, eta irailean hasiko da azpiegitura nagusiaren eraikuntza.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Elizalde Eskolako kideek brindisa egingo dute igandean (abuztuak 2), 20:00etan. Eskolako taberna jarriko dutela ere jakinarazi dute.

Ekainaren 21ean egin zen Trintxer Kultur Elkarteak antolatzen duen egitasmoa. Orotara, 36 argazkilari bildu ziren Pasaian.

Donostiako Klasikoa txirrindularitza probaren harira Lartzabal eta Galizia biribilgunearen artean moztuta egongo da bidea trafikoarentzat 15:00etatik 17:00etara.

Pasaiako alderdi sozialista Pasaiako Portu Agintaritzako lehendakaritzarekin bildu zen asteartean.