Trafiko mozketak, larunbatean, Donostiako klasikoaren harira
Donostiako Klasikoa txirrindularitza probaren harira Lartzabal eta Galizia biribilgunearen artean moztuta egongo da bidea trafikoarentzat 15:00etatik 17:00etara.
Donostiako Klasikoa txirrindularitza probaren harira Lartzabal eta Galizia biribilgunearen artean moztuta egongo da bidea trafikoarentzat 15:00etatik 17:00etara, larunbatean, abuztuaren 1ean. Galizia biribilgunetik Lezoko biribilgunerako zatia ere moztuta egongo da.
Hori horrela, eta itxaronaldiak saihesteko ordezko bideak erabiltzea gomendatu die udalak gidariei ordu horietan, eta era berean, auzoetara sartzeko Gi-636 errepidea eta erdialdeko kaleak baliatzeko gomendatu die. Erdialdetik ordu horietan oinez joateko asmoa duten herritarrei ere abisua udalak, arreta handiz ibil daitezen ibilbideak eragindako oinezkoentzako pasabideak zeharkatzerakoan.
Nafarroa etorbidean kaltetutako eremuan dauden garajeetan aparkatzen dutenek kasu hauetan erabili ohi dituzten sarbideak erabili beharko dituzte. Altzateko bizilagunek, bestalde, zubitik igaro ahal izango dute mozketek irauten duten bitartean. Bukatzeko, ibilbidearen barruan aparkatuta dauden ibilgailuak ezingo dira mugitu mozketek irauten duten bitartean.
