Barraketako tiketen garaileek jaso dute haien saria
Herriko gazteek bertan jarriko den musika proposamenak egin dituzte, eta batzuek saria jaso dute.
Bihar hasiko dira xanistebanak, baina dena prest dute oiartzuarrek. Beno, ia dena. Barrakak oraindik puzten ari dira batzuk, ez dute ezta ere prisa handirik. Baina gaur jada martxan izango dituzte, etxeko txikiek eta ez hain txikiek goza dezaten.
Baina barraketarako, fitxak behar dituzte. Eta horretaz, batzuetaz behintzat, udala arduratu da. Barraketarako abestiez osaturiko play list bat osatu dute udalaren ekimenez, baina gazteen laguntzaz. Parte hartu duten gazteen artean barraketako tiketak banatu dira. Ez gutxi, gainera. Seguru asko gazte horien gurasoek eskertuko dutela udalaren oparia.
Batzuk tiketak, eta beste batzuk bozgorailuak. Gaur egin dute sari banaketa, Aitziber Arnaiz euskara saileko kidearen eskutik, barraketan bertan, dragoiaren alboan. Bakoitzak berea jaso du, eta poz pozik joan dira, haien lagunekin batera.
Horrez gain, HITZAk ere, HITZAkideen artean beste tiket sorta bat bereganatu du. Eider Perez izan da irabazlea, beraz, zorionak Eider!
