Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak
XANISTEBANAK

Barraketan ere euskara entzun dadin

Oiartzungo barraketan euskal musika entzun dadin, zerrenda bat osatu dute herriko gazteek.

Zenbait haur Oiartzungo barraketan.Allende Arnaiz
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/07/31

Euskara entzuten da Oiartzunen. Euskaraz bizitzeko ahalegina egiten ari dira herritar asko. Alta, hizkuntzaren gaur egungo egoera ez da onena, eta hori irauli nahian dabiltza hainbat esparrutako eragileak.

Hori horrela, Elizaldeko Ttirikittauki eta Haurtzaroko Eskuttun taldeetako gazteek antolatuta, aurten ere Xanisteban Festetako barraketan entzungo den musika aukeratu dute. Gazteen Topalekuko hezitzaileekin elkarlanean eta udaleko Hizkuntz Normalizaziorako sailarekin elkarlanean egin dute jarduera, eta bertan 10 eta 25 urte arteko gazteek hartu dute parte. 

Nekane Martiarena Topalekuko arduraduna da, eta hark kontatu du aurten lehenengoz kudeatu dutela jarduera “gazteak topalekuan elkartzen direlako” eta beraz, “aproposa delako bertan egitea”. 

Jarduera horretan pertsona bakoitzak hamar abesti proposatzeko aukera izan du; “horietatik zortzi, nahitaez, euskaraz izan behar ziren”, azaldu du Martiarenak. Beste bi kantak, berriz, edozein hizkuntzetakoak izan zitezkeen.

Euskara eremu guztietara zabaltzeko
Topalekuko kudeatzailearen hitzetan, “erantzun ikaragarria” izan du ariketa horrek, orotara 159 pertsonak bozkatu baitute. Are, 1.500 proposamen jaso dituzte, eta 488 abesti ezberdin bildu. 

Proposamen horren helburuaren inguruan galdetuta, Martiarenak azaldu du euskal musikari zabalkundea emateko egiten dutela, “euskara eremu ezberdinetan entzun dadin”, alegia.

Ez da lehenengo aldia Oiartzunen egitasmo hau egiten dutena, eta beharrezkotzat eman dute antolatzaileek: “Agian barraketan ez dago horrenbeste aukera musika euskaraz entzuteko, nahiz eta urte asko diren Oiartzunen hau egiten dela”. 

Oiartzun arnasgunea bada ere, badago zer eginik: “Guretzat erabat garrantzitsua da euskara alde guztietan entzutea, ez bakarrik barraketan. Euskaraz bizi nahi dugu, euskaraz bizi gara, eta behar-beharrezkoa da euskara zabaltzea toki guztietara. Goza dezagun euskaraz gure herriko xanistebanetan”, esan du Martiarenak. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Afari solidario jendetsua egin dute Donostian, «alkateari kasurik egin gabe»

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.