
Urteurren betean murgilduta dabil Oskarbi taldea. 60 urte bete ditu euskaraz kantuan, eta hamahirugarren lana argitaratu berri du pasa den ekainean: Gipuzkoa Donemilia.

Ibargain elkarteko kideek antolatzen dute urtero sagardo lehiaketa. Aurtengoa berezia da, elkarteak 50 urte betetzen dituelako, eta lehiaketak 25.

Oiartzungo barraketan euskal musika entzun dadin, zerrenda bat osatu dute herriko gazteek.

Haatik 2011n Aiert Beobidek eta Iurre Aranburuk Antxon sortutako dantza konpainia da. Euskal Herritik nazioarteko oholtza ospetsuenetara egin dute jauzi, eta hamar obra inguru sortu eta ekoitzi dituzte denbora horretan.

AiAk bi jarduera prestatu ditu xanistebanetarako: Gosari txow eta ur puzgarriak haurrentzat. Herrian kontzientzia sortzea du helburu taldeak.

Lezoko Udalak, eskualdeko beste hiru udalekin elkarlanean, ibilgailu astunen emaria arintzeko proposamena helarazi dio Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Oiartzungo Feministen Asanbladak egitaraua antolatu du xanistebanetarako. Abuztuaren 2an eta 4an izango dira jarduerak.

Igandean (abuztuak 2) hasiko dira Oiartzungo xanistebanak, eta Urmendi Udal Ikastola Partzuergoko ordezkariek botako dute suziria.