Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak
XANISTEBANAK

27 urtean egindako lana aitortzeko, suziria zerura

Igandean (abuztuak 2) hasiko dira Oiartzungo xanistebanak, eta Urmendi Udal Ikastola Partzuergoko ordezkariek botako dute suziria.

Ixiar Ibarguen, Aintzane Otaegi, Maru Rivas, Pilar Etxebeste eta Ainhoa Garaño, Arizmendiko lorategian. L. Perlines Apalategi
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/07/31

Igandean (abuztuaren 2an) hasiko dira oiartzuarrek horrenbeste espero dituzten jaiak: xanistebanak. Bost egunez, abuztuaren 2tik 6ra bitartean izango dira herriko festak, eta ziento bat jarduera antolatu dituzte egun horietarako. Hala ere, jaietako hitzordu garrantzitsuena igande arratsaldekoa izango da, jaiei hasiera emango diena, alegia. Txupinazoa da ekitaldi hori, eta aurtengoan Urmendi Udal Ikastola Partzuergoko ordezkariek botako dute suziria. 

Aurten herritarrek lehenengoz izan dute aukera txupina botako duen pertsona edota kideak proposatzeko, eta 30bat iradokizun jaso ditu jai batzordeak. Horien artetik Urmendi aukeratu dute, “azken 30 urteetan herrian egindako lana eta herriari egindako ekarpena goraipatu eta eskertzeko”. 

Urmendik hogeita zazpi urteko ibilbidea egin du Oiartzunen, eta igande arratsaldeko ekitaldian “herri proiektu eredugarriari egindako lana” aitortu nahi diote. Egun horretako 18:30ean sokadantza egingo dute, eta haren ondoren izango da txupinazoa. Balkoira, hartara, Urmendiko komunitatea osatzen duten kideak igoko dira; hala nola, hezitzaileak, sukaldariak, garbitzaileak eta baita proiektua martxan jarri zuten zenbait kide ere. 

Maru Rivas, Pilar Etxebeste, Aintzane Otaegi, Ixiar Ibarguen eta Ainhoa Garañok harreman estu bezain sendoa dute Urmendirekin, hogei urtetik gora baitaramatzate bertako haurrak hezten. Ordu batzuk baino ez dira geratzen aipatutako emakumeak balkoira igo eta herri oso bat begira izan dezaten, eta horren atarian «urduri» daudela azaldu diote Hitza-ri. 

“Oso eskertuta”
Mahaiaren bueltan hizketan, Rivasek, Etxebestek, Otaegik, Ibarguenek eta Garañok ezer baino lehen adierazi dute, abuztuaren 2aren inguruan hitz egiten hasita, “oso eskertuta” daudela. Garañok, baina, harago joan nahi izan du: “Sentsazio gazi gozo bat da. Pozik gaude, noski, aukeratuak izan garelako; baina arrazoia zein den ikustea tristea da”.

Rivasek ere bere sentsazioak azaleratu ditu: “Sorpresa bat izan da. Hasieran sorpresaz bizi izan genuen, baina orain ilusioa da nagusi. Denborak aurrera egin ahala konturatzen zara jendeak zure lana ikusteaz gain, baloratu ere egin duela”.

Xanistebanetako Jai Batzordeak aukeratu du Urmendi txupinazoa botatzeko eragile modura, baina herritarrek egin dituzte proposamenak lehenengoz. Hori ere bada kontuan izan beharreko zerbait. “Pozik eta harro gaude”, dio Otaegik horren harira. Buruarekin berretsi dute denek iritzia, baina Rivasek sakondu du erantzunean: “Herri proiektu bat izan da [Urmendi], eta badu guretik zerbait. Herriak horrelako egun handi eta garrantzitsu batean gu hor ikusi nahi izatea gauza handia da”. Etxebestek jarraitu du gero: “Herriak azken momentura arte egin du bat gurekin”.

Urte asko daramatzate bost emakumeek Urmendin lanean. Ordu asko eman dituzte bertan, eta gauza onak bizi izan dituzte batez ere, nahiz eta buruhausteak ere izan dituzten. Rivasek eman ditu azalpenak: “0-3 etapan beste modu batera egiten da lan. Inplikazio handia eskatzen du, esfortzu handia, eta baita aldaketa asko ere. Uneoro gauza berriak jartzen genituen mahai gainean, eta talde mailan horrek lan handia eskatu du. Gauza askotan jarri behar genuen ados, eta oso intentsua izan bada ere, oso polita izan da”.

Urmendin sortutako oroitzapen asko dituzte balkoira igoko direnek, eta ezin izan dute ekidin zenbait bizipen eta istorio gogoratzea. Elkarrizketa ororen ondorioa, baina, berbera da: “Lagun talde bat izateaz gain, familia handi bat gara”. 

Ibarguenek heldu dio elkarrizketari: “Talde handi bat gara, inplikazio handia eskatu du, eta ukituta gaude”. Rivasek ildo horri eutsi dio: “Hunkituta gaude, baina honek guztiak gauza positibo asko ere ekarri ditu. Egoera honek eraman gaitu pentsatzera baditugula lagunak”.

Herriarekin gertutasuna
Garañoren iritziz horrenbeste urtez Urmendin lan egiteak familia askorekin gertutasuna lortzera eraman ditu, eta pozik kontatu du haur askoren heziketaren parte izateko zortea eta poza dituztela. “Gauza positibo asko bizi izan ditugu, baina zailtasunak ere bai. Hau errematea izan da, baina nik gehiago bizi izan dut onetik zailtasunetik baino”, dio. 

Bi egun bakarrik geratzen dira xanistebanak hasteko suziria piztu eta botatzeko, eta Urmendiko kideek argi dute herriari eskerrak eman nahi dizkiotela. “Herriari, baina bereziki Urmendi Beti Herri 0-3 Bizirik herri plataformari. Gure lana baloratu izanagatik eskertu nahi ditugu”. Finean, Etxebestek laburtu du egoera: “Etxeko altxorrik onena gure eskuetan utzi dute, eta hori eskertzekoa da”.

Hezitzaileak, sukaldariak, garbitzaileak eta Urmendi martxan jarri zutenak igoko dira udalerriko balkoi nagusira herriari eskerrak emateko eta “Urmendi beti bizirik” egongo dela aldarrikatzeko. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Afari solidario jendetsua egin dute Donostian, «alkateari kasurik egin gabe»

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.