Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak
XANISTEBANAK

Sufrimendurik gabeko jaiak nahi dituzte

AiAk bi jarduera prestatu ditu xanistebanetarako: Gosari txow eta ur puzgarriak haurrentzat. Herrian kontzientzia sortzea du helburu taldeak.

AiAk antolatutako ur puzgarrietako artxiboko irudi bat.
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/07/31

AiA, Aska Itzank Animaliyak taldeak herriko jai eta ospakizunetan animalien erabilera egiten duten ekintzak kentzea edota ordeztea du helburu. 

Oiartzungo jaiak, auzoetakoak, edota Txerri Eguna bezalako datak izaten dira eurek begiz jota dituztenak, eta duela urte batzuetatik hona jarduera horien ordez beste batzuk proposatzen dituzte herritarrek ikusi dezaten posible dela jaiez gozatzea eta ondo pasatzea, animaliak erabili gabe edota animaliak sufrimendura kondenatu beharrik gabe. “Guk argi daukagu jaiak ahalik eta inklusiboenak eta denentzat izatea nahi dugula”, azaldu du Eñaut Retegi Lekuona AiAko kideak. 

Data esanguratsuak gerturatzen doazen heinean kartelak eta pankartak jartzen dituzte herrian barrena, baina gogoetarako zein hausnarketarako tartea ere bilatzen dute euren Instagram kontuan (@aiaoiartzun). YouTubeko kanala ere badute, izen berekoa. Noski, sare sozialak ere kritika egiteko baliatzen dituzte. 

2020aren bueltan hasi ziren taldekideak biltzen, eta Retegik azaldu du hasieratik bazekitela euren fokua herriko jaiak, auzoetakoak edota auzo edo herri bat atzetik ez duten ekitaldiak direla. COVID-19aren pandemia zela eta, baina, ez ziren herriko jaiak egin, eta bi urtez AiAko kideak jai batzordeko parte baziren ere, euren lehenengo proposamenak 2022an egin zituzten. “Hor izan genituen lehen ika-mikak jai batzordeko kideekin”. 

Euren jardunarekin hasi zirenetik pasa dira urte batzuk dagoeneko, eta Retegik kontent azaldu du urteen poderioz hasierako gatazka giro hori pixka bat “difuminatzen” joan dela, eta gaur egungo erantzuna oso positiboa dela. “Urtetik urtera gero eta jende gehiagok hartzen du parte, eta jarduerak ja beraien izaera propioa hartzen ari dira, ez dira soilik kontra-programazio batean oinarritzen diren ekitaldiak”. 

Xanistebanetan, bi jarduera
Animalien aldeko taldeak bi ekintza antolatu izan ditu oraino Oiartzungo jai nagusietan: Gosari Txow eta ur puzgarriak. Lehena makarroi jate moduko bat da, eta abuztuaren 3an egiten den sokamuturraren ordu berean egiten dute, “gaztetxea zegoeneko gazte batzuk egiten zuten hori, eta guk 2022an errekuperatu genuen”, dio Retegik. Bolognesa beganoa eskaintzen dute hitzordu horretan, urtetik urtera kilo gehiago, gainera. 

AiAkoek, baina, ez zuten jarduera hori janari truke soil batean geratzerik nahi, eta jendeari beste zerbait eskaini nahi ziotela erabaki zuten sokamuturrera joateko beharrik gabe. Hori horrela, Orgasmo herriko gazte sortzaileekin hitz egin zuten, eta ikuskizun bat egiten dute, “makarroiak banatzen ditugun bitartean gaupasazaleak dibertitu daitezen”. Gainera, aurreratu du aurtengoan iazko ikuskizuna errepikatuko dutela. 

Gosari Txow, txosnagunean
Aurtengo AiAko lehenengo jarduerak, baina, badu berritasun bat, lehenengoz egingo baitute txosnagunean. Retegik azaldu duenez, sokamuturra iaz ikastolaren ondoko zelai batera mugitu zenez, eurek “txosnagunea erreklamatu” zuten. 

Taldearen bigarren jarduera ere egun berean da, 11:30ean, baina dagoeneko kontra-programazio itxura galdu duela dio. “Lehen Gorriti Show eta poniekin egiten ziren jarduerak, baina hori lehengo urtetik ez da egiten”. Haurrak animaliekin ez ibiltzeko ur puzgarriak jartzen zituen AiAk, eta aurten ponirik eta zezen txikirik egongo ez bada ere, uretako puzgarriak mantenduko dituzte: “Ur puzgarriek beren lekua hartu dute ezeren kontra izan gabe ere. Ja egitarauko alternatiba erreal batean bilakatu dira”. 

Haurrentzako eta etxeko txikienentzako antolatzen dituzte puzgarri horiek, eta Landetxe plazan izango dute lekua nahiz eta lehenago ikastolan jartzen zituzten. Orotara, bost puzgarri jarriko dituzte, adinaren arabera erabiltzeko. 

Jende andana gerturatzen da AiAk antolatzen dituen jardueretara, eta horren aurrean taldekideak dio dagoeneko lortu dutela euren nortasuna: “Jarduera finkoak dauzkagu, eta urtetik urtera esango nuke jende gehiago ausartzen dela bertaratzera”. Alabaina, jakitun da bere momentuan talkak sortu zirela: “Hasieran etxe askotan gatazka sortu edota hausnartzeko behar bat azalarazi zen. Bi proposamen daude ordu berean, eta bakoitzak erabaki behar du nora joan, zer egin, eta zer ez. Asentatuta dago gure egitaraua”.

Urte hauetan guztietan egindakoaren inguruan galdetuta, Retegi sinistuta dago herrian kontzientzia piztu dutela, eta, noski, horren adibide argi modura jarri du jardueretara bertaratzen den jende kopurua. “Hasieran eztabaidak eta erabaki behar horiek sortu ziren, tentsioak, eta ordu berean bi ekitaldi egoteak nahitaez pentsatzera behartzen zaitu, aukeratu egin behar delako nora joan eta, ondorioz, nora ez”. 

Retegik AiAren inguruan kontatu duen guztiak kontuan hartuta, ondorioa argia da: “Bagoaz poliki-poliki jai herrikoiak denentzat bideratzen”. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Afari solidario jendetsua egin dute Donostian, «alkateari kasurik egin gabe»

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.