Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Haatik, hamabost urtez dantza gizarteari gerturatzen

Haatik 2011n Aiert Beobidek eta Iurre Aranburuk Antxon sortutako dantza konpainia da. Euskal Herritik nazioarteko oholtza ospetsuenetara egin dute jauzi, eta hamar obra inguru sortu eta ekoitzi dituzte denbora horretan.

'Lau Eme' ikuskizuneko irudi bat.Iurre Aranburu
Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/07/31

Pasaian, eta bereziki Antxon, ezaguna da Haatik Dantza Konpainia, Pasaiako Dantza Festibala (PDF) antolatzen duen elkartea baita. Ekainaren 11tik 14ra jaialdi horren zortzigarren ekitaldia egin zen Antxoko kaleetan, eta oso balorazio ona egin dute Aiert Beobide Egaña eta Iurre Aranburu Tainta Haatik-eko kideek. PDFk Pasaian sona handia hartu du, baina jaialdi hori ez da Haatik-ek egiten duen eginkizun bakarra.

Haatik Aiert Beobidek eta Iurre Aranburuk 2011n Antxon sortutako dantza konpainia da. Ordura arte Aukeran izeneko konpainian ari ziren bi sortzaileak. Ibilbide bat zeramaten dantzaren munduan murgilduta, eta beren espazioa behar zutela ikusi zuten, zituzten nahiak «sorkuntzetan eta funtzionamenduan islatzeko». Behar eta gogo horietatik sortu zuten Haatik. «2011n gure esperientziak genituen, heldutasun puntu bat genuen, eta Haatik sortu genuen ikusi genuelako gure bidea beste bat zela, eta beste behar batzuk genituela», adierazi du Aranburuk. Haatik-ek 15 urteko ibilbidea osatu du jada, eta bide horretan hamar obra inguru sortu eta ekoitzi dituzte. Beobideren arabera, Haatik ikuskizun sortzaile konpainia bat da, «dantza gizartera hurbildu eta gerturatzeko» helburua duena, eta beren «hausnarketa, irizpide eta balioekin» bat datorrena.

Euskal Herrira eta euskal kulturara erabat errotua dagoen konpainia da. Sorkuntza lan guztiak sustraietatik eta euskal dantzatik eraikitzen dituzte, baina horrek eboluzio bat izan duela aitortu du Aranburuk: «Hasieran euskal dantzara asko jotzen genuen, gero hori diluitu zitzaigun dantza garaikideak espresio modu zabalagoak eta berriagoak ematen dizkigulako. Baina guk ezagutzen duguna eta erakutsi nahi duguna euskal dantza horien sustraia da, eta horrek identifikatzen gaitu. Diluitu zena berriz berreskuratu dugu, eta uste dut asmatu dugula».

Euskal kulturaren transmisioa etxetik jaso zutela jakinarazi du Beobidek. Egun, 1970eko eta 1980ko hamarkadetako sorkuntzetan oinarritzen dira Haatik-en, baina horiek ikuspegi garaikide batetik lantzen dituzte, gaurkotasunetik. Tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituzte lanetan, eta kultur transmisioak «modu ezberdin eta berri batean» azaltzen dituzte.

Horrez gain, hizkuntza bat ondo ezagutzeko, izan ahozkoa edo gorputzezkoa, bertara joatea eta bertan murgiltzea ezinbestekoa dela baietsi du Beobidek. Haatik-en argi zuten hasieratik dantza garaikidea ezagutza batetik landu nahi zutela, nahiz eta dantza tradizionala konpainiaren oinarrietan egon. «Jakin nahi genuen zer egiten ari ginen, nola funtzionatzen duen eta zein erreminta dauden. Horrek eman digu ezagutza batetik itzultzea orain gauden lekura. Orain eroso sentitzen gara dantza tradizionala modu garaikideagoan aurkeztuz. Egoeraren ezagutza bat dugu», nabarmendu du Beobidek.

Haatik-ek sustraietatik hasi zuen bidea 2011n, Euskal Herritik. Gerora, Ur emanaldiarekin, Acieloabierto Espainiako estatuko festibal sarean hautatu zuten Haatik, eta mugak zabaldu zituzten. Cadizen, Tenerifen, Gironan edota Madrilen izan ziren, eta ikusten hasi ziren eguneroko lana nazioartean errekonozitzen ari zirela. 2018an Frantziako Libourneko eta Parisko jaialdietan hartu zuten parte, eta Portugalen ere izan ziren. Hor ireki zuten nazioarteko bidea.

Nazioarteko sareetatik arte eszenikoen Max sarietara egin zuen jauzi Haatik-ek, Ur eta Ots lanekin. «Hor gaude. Gure lanak ezagutarazten ari gara, eta balioa hartu dute», esan du Beobidek. «Lehen onespena gurea da, baina Max sarietan hautagaitza bat duzunean, ikusten duzu besteei ere gustatzen zaiela egiten duzuna», gehitu du Aranburuk. Datozen hilabeteetan, gainera, Biarritzeko, Kanaria Uharteetako, Iruñeko eta Santiago de Compostelako jaialdi esanguratsuetan izango dira. «Antzoki potenteetan egon gara, handiak, ezagunak eta oihartzuna dutenak. Leku horietara iristen ari gara, duela 15 urte ezinezkoa zen».

PDF, ikur nagusia
Egun, Pasaiako Dantza Festibala da Haatik-en ikur nagusienetako bat. Aurten zortzigarrenez hartu ditu Antxoko kale eta bazter guztiak eta asebeteta daude sustatzaileak. Ekainaren 11tik 14ra 3.000 pertsona gerturatu ziren Antxora 17 emanaldiz gozatzera, PDF herrian, herritarrengan eta konpainiengan erabat errotuta dagoen seinale. Antxo dantzaren barrutia bihurtu da.

PDF dantza kalera ateratzen duen formatu bat da. Haatik-en asmoa zen dantza bultzatzea eta dantzari espazioak ematea, eta Pasaiako Udaleko Kultura sailarekin bildu ziren hori lortu ahal izateko. Aranburuk jakinarazi du hasieratik izan zutela udalaren bultzada. Lehen urtean oso ondo funtzionatu zuen jaialdiak, eta errepikatu behar zela argi ikusi zuten. Xumetik hasi zena hazi egin da, eta herriak hasieratik hartu du parte. PDFn estilo eta proposamen ezberdinak topa daitezke, eta adin tarte guztietako jendea gerturatzen da emanaldiez gozatzera.

Haatik-ek, besteak beste, «hausnarketarako eta iritzi kritiko bat sortzeko» baliatzen du dantza. PDF bezalako proposamenekin, gainera, dantza kalera ateratzen da, eta publiko berriak sortzen ditu. Aspektu hori garrantzitsua da Haatik-entzat. Horrez gain, komunitatea ere egiten dela ziur da Beobide: «Herritarren artean elkarrizketak egoten dira, ezezagunen artean erlazionatuz. Momentu horiek dira komunitatea egiten dutenak. Horrelako jaialdi batek dantzaren alde asko egiten du, baina baita herriaren eta gizartearen alde ere».

Dantzatik harago
Heziketan ere arreta jarria dute konpainiaren arduradunek, eta dantza emanaldiez gain, Hik Dantza egitasmoa kudeatzen dute, dantzan sentsibilizatzeko eta dantza jendeari gerturatzeko. Iniziatiba horrek hiru adar ditu: Landu, dantzari eta konpainiei begirako ikastaroak; Sentitu, ikastetxeentzako sentsibilizazio kanpainak; eta Zabaldu, PDFren bidez.

Aurrez aipatu bezala, 15 urtetan hamar lan inguru sortu dituzte. Azken biak Ots, 2025ekoa eta Ioi, aurtengo maiatzekoa dira. Orain, gehienbat, bi emanaldi horiekin ari dira aretoz areto, herriz herri. Haatik-en jarduna, baina, ez da horietara mugatuko, eta datorren sorkuntzaren nondik-norakoak aurreratu dituzte. 2019an bertsoa eta dantza uztartzen dituen Errimak bi oinetan proiektua sortu zuten. Programa horrek bi emanaldi ditu, eta hirugarren ale bat izatea pentsatu dute Haatik-eko kideek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Afari solidario jendetsua egin dute Donostian, «alkateari kasurik egin gabe»

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.