Herriko Plaza eta Jose Erbiti kaleko transformadoreak lotzeko lanak, abian
Iberdrola sarearen eraginkortasuna eta hornidura bermatu ahal izateko lanak egiten ari da; honi esker herritarrek ez dute argi etenik izango.
Etorkizuneko telekomunikazio eta argiteria publikoko beharrei erantzuteko Iberdrolak obrak egiten dabil egun hauetan. Herriko Plaza eta Josu Erbiti kaleko transformadoreak lotzeko lanak egiten ari dira, sareetako batean matxura bat izanez gero, argindarra beste saretik bideratzeko. Honela, matxura konpontzen ari diren bitartean herritarrek ez dituzte argindarrik gabe gelditzeko arazorik edukiko.
Obra hauek aprobetxatuz, Iberdrolak etxeetara doazen hartune elektrikoak (akometidak) berrituko ditu. Udalak, gainera, kalea altxatuta dagoela aprobetxatuta bere hoditeria instalatuko du. Aurreikuspenen arabera obra hauek hiru hilabeteko epea izango dute.
