Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKultura

Alvaro Ledesma artista errenteriarra hil da

"Arrasto handia" utzi duela aipatu diote HITZAri haren gertukoek: "artista errepikaezina zen, oso abila, sentsibilitate handikoa".

Ledesma Migrantea bere eskulturaren parean, larunbatean inauguratu aurretik.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2026/08/17

Alvaro Ledesma artista errenteriarra zendu berri da, 51 urte zituela. BERRIAk eman du haren heriotzaren berri. Artearen hainbat alorretan ezaguna zen Ledesma, herrian eta herritik kanpo arrasto handia utzitakoa. Arrasto horren adibide garbi eta ederrenetako bat Agirre Lehendakariaren plazan jada klasiko bilakatu den migratzaile eta errefuxiatuei keinu egiten dion eskultura da, Ledesmak mimo eta harrotasun handiz landutakoa.

“Harrotasun” hitz hori errepikatu zuen behin baino gehiagotan 2018an HITZAri eskainitako elkarrizketan, migrazioaren gaia oso gertutik bizitu baitzuen Ledesmak. Haren gurasoak migratzaile gisa heldu ziren herrira, etorkizun oparoago baten bila. “Moduren batean nire herrian nire lan bat izateak asko suposatzen du niretzako. Lan honek pertsonalki ukitu nau. Harrotasuna sentitzen dut”, esan zion hedabideari orduko hartan.

Hark utzitako arrastoa “harro egoteko modukoa” dela aipatu dio HITZAri haren lagun eta lankide izan den Oier Guillanek. “Artista bezala gauza oso ezohikoa izan da Alvaro, jorratu dituelako arte oso diziplina anitzak eta guztietan erakutsi duelako gaitasuna eta sentsibiltatea. Egun hauetan ikusi da lagunez inguratuta zegoela, maila pertsonalean zein artistikoan. Oso estimatua eta maitaua izan den pertsona bat da. Bere lana askotan ikusezina izan da, eta ez da nahikoa errekonozitua izan. Horrelako oso figura gutxi daude euskal kulturan. Artearen ikuspegitik begirada propio bat ekarri zuen. Teknika ezberdinak kontrolatzeko gaitasuna zuen eta gero guzti hori transmititzeko. Izugarri kreatiboa zen, oso fina lanean. Errepikaezina zen. Arrasto handia utzi du pertsona bezala eta artista bezala”. Guillanek gogorarazi du Mikelazulon eman zituela bere lehen pausoetako batzuk eta Metrokoadroka kolektiboko kide eta bidelagun ere izan dela. 

Artista polifazetikoa
Eskultore lanetan aritu zen bereziki, baina adar asko ukitu zituen: argazkilaria, margolaria, musikagilea, bideogilea eta idazlea ere izan zen.”Diziplina guztietan ibilbide handia egin zuen, oso fina zen denetan. Modu autodidaktan batean egiten zuen dena gainera. Jende askok izan dugu harekin kolaboratzeko pribilegioa. Hain abila ematen zuen lanerako, segurtasuna ematen zuela. Errementari zen ofizioz, eta haren tailerrean sartzerakoan artearen eta egunerokoaren arteko nahasketa bat ikusten zenuen, ederra”, gogoratu du Guillanek. 

Errementari zela hasi zen eskulturaren munduan murgiltzen 2000. urte inguruan. 2007an margotzeari ekin zion, baita bideoak sortzeari ere. Pianoa eta biolina jotzen hasi zen orduan. Kontzertuak ere eman zituen Ledesmak, eta emanaldietarako eszenografia lanak ere egin zituen. 2021an argazkilaritzari esker “bere burua berrasmatu” zuela aipatu du BERRIak.

 

 

 

 

Erlazionatutako edukiaAlvaro Ledesma: “Landu behar izan dudan gaiak, pertsonalki ukitu nau”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Donostiako Zurriolako hondartzan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik inguruko herrien «babes falta» kritikatu du afari solidarioak banatzeko debekuaren harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du «jazarpen poliziala» jasan dutela gose direnei ogitartekoak emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.