Ander Santxezek 'Landa Bila' clown lana taularatuko du Lezon
Hilaren 30ean izango da Katapulta Tour Gipuzkoa 2026ren lehen emanaldia. Altamiragain parkeko anfiteatroak jasoko du ikuskizuna.
Lezo izango da Katapulta Tour Gipuzkoa 2026ren lehen geltokia. Formatu txikiko arte eszenikoen eta musikaren inguruko ziklo honi hasiera emango diote herrian. Ander Santxez artistak Landa Bila izeneko clown ikuskizuna eskainiko du. Publiko zabal bati begirakoa izango da, “umorez eta sormenez betetako proposamena” ekarriko du Santxezek Lezora.
Hilaren 30ean (igandea da) izango da emanaldia, 19:30ean, Altamiragain parkeko anfiteatroan (Kilometro Lezo). Euria eginez gero, Ikastolako patiora lekualdatuko lukete. Ez da sarrerarik ordaindu beharko.
