Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

70 kultur jarduera urtea bukatzeko

Irailetik abendura bitartean, 70 jarduera baino gehiago programatu ditu udalak lau barrutietan.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/08/31

Pasaiako Udalak prest du urteko azken lauhilekoko kultur agenda. Ohi bezala, udalak liburuxka bat sortu du, eta udalerriko etxe guztietan banatu du Pasaian egingo diren jarduera garrantzitsuenen berri emateko. Irailetik abendura bitartean, 70 jarduera baino gehiago egingo dira lau barrutietan, eta honakoak goratu ditu udal erakundeak: Gau Beltza, Euskararen Eguna, Parketarrak, PUAJ, 12CM edo Eguberrietako programa.

Iraileko lehen jarduera 11n izango da. Bokaleko Gazte Elkargoak Jone, batzuetan filma proiektatuko du Antxon. Horrez gain, irailean arrazismoaren kontrako formakuntza saioak egingo dira, eta Parketarrak egitasmoa itzuliko da, pasaitar gazteek euskaraz jolasteko eta parkeak bere egiteko.

Urriaren 3an Zinema Txikiaren lehen saioa egingo da Donibaneko Juanba Berasategi aretoan: Tafiti eta bere lagunak filma proiektatuko dute. Bokalek IV. topaketa egingo du San Pedron, urriaren 12an. Urriaren 16tik 25era Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien (PUAJ) 45. edizioa egingo da, sei emanaldirekin. Hilabetea bukatzeko, urriaren 31n emakumeen pilota partidak jokatuko dira Antxoko Ibaiondo frontoian, eta Gau Beltza ere egingo da lau barrutietan.

Azaroaren 8an Kontu Kantari zikloa itzuliko da. Lehen saioan Oskarbi taldea izango da Antxoko elizan. Azaroaren 13tik 21era Ikuska film laburren XXVIII. edizioa egingo da Trintxerpeko alkateordetzan.

Urtea agurtzeko, abenduan Euskararen Eguneko edota Eguberrietako ekitaldiak antolatuko dira Pasaian. Horiez gain, CIMASUBen eskutik itsaspeko zinema saioak itzuliko dira Pasaiara, eta 12CM erakusketak San Pedroko udal aretoa artelan txikiz beteko du. Eguberrien programazioaren barruan, abenduaren 26an Ines Osinagak eta Ahizpak taldeak kontzertua egingo dute Donibanen.

Sarrerak

Jarduera guztien zerrenda, sarreren salmenta eta xehetasun guztiak udal webguneko Agenda atalean eta sare sozialetan kontsulta daitezke. Ordutegiak edo azken orduko aldaketak ere plataforma horietan argitaratuko dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

30 urte bete ditu Eibarko Portaleak, eta «erakusketa handi bat» hartuko du ostiraletik aurrera

Hasi dira Escalerillas eraisten

Bihar irekiko dute Morlansko tunela, oinezkoentzako ere atonduta

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Oiartzungo zerbitzugune batean, trafiko istripuz

Euskal Herria, Gipuzkoa

Frankistek herria hartu zuteneko 90. urteurrena gogoratu dute Errenterian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Beste bizitoki bat lortu dute Donostian transplante baten zain den gizonarentzat

Lehen trenak igaro dira jada Donostiako Topo berriko pasabidetik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Migratzaile bat tirokatu dute Donostian, aire konprimatuko arma batekin

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.