
Eskaeraren helburua da sutearen arrazoiak argitzea, ondorioak ezagutzea eta herritarren segurtasuna eta ingurumenaren babesa bermatuko duten neurriak eskatzea.

Irailaren 1etik 30era bitartean euskarara gerturatzeko gonbita jasoko dute Oarsoaldera etorri berri diren herritarrek.

Oiartzungo Udalak iraileko aisialdiko agenda argitaratu du. Kontzertuak, Gurutzeko festak edota arte eszenikoko hitzorduk izango dira, besteak beste, nagusi.

Larri, baina mailari eutsi dio 'Erreka' traineruak. Abuztu txarra egin ondoren, atzo final antzekoa izan zuten arrosek.

Bihar, irailaren 1ean, zabalduko dute horietan parte hartzeko izen ematea. Irailaren 17tik 20ra egingo dute Atlantikaldia.

Lurraldebusen E31 linea bihar (irailak 1) jarriko dute martxan. Oiartzundik 07:00etan irtengo da lehen zerbitzua, eta azkena 21:00etan.

Beraun auzoan egiten ari diren lanen eragina murrizteko gauez aparkatzeko aukera eman du udalak; epe hori luzatu egin du orain Jaizkibel kalean hasitako lanak bukatu arte.

Itsas Mendik antolatuta, kantujira egingo dute larunbatean Donibanen. Parte hartzaileak Meipitik aterako dira, 12:00etan.

Irailetik abendura bitartean, 70 jarduera baino gehiago programatu ditu udalak lau barrutietan.

Larunbatean hiru orduko nazioarteko lasterketa jokatu zen Frantzian, eta 26.700 metro osatuta, zilarra zintzilikatu du martxa lasterkari antxotarrak.