Bisita gidatuetan, Sukaldian eta paddle surf saioetan izena emateko epea zabalduko dute
Bihar, irailaren 1ean, zabalduko dute horietan parte hartzeko izen ematea. Irailaren 17tik 20ra egingo dute Atlantikaldia.
Paddle surf tailerra antolatu dute aurten ere.Atlantikaldia Atlantikaldia irailaren 17tik 20ra ospatuko dute eta horren barruan antolatzen dituzten hainbat ekintzetarako izena emateko epea bihar, irailak 1, asteartea zabalduko dute. Hori horrela, bisita gidatuetan, Sukaldian tailerretan edota paddle surf saioetan izena eman nahi dutenek bihartik egin ahalko dute.
Izen ematea, jardueraren arabera egin beharko da aurrez aurre Errenteria-Oreretako turismo bulegoan, edo online, Atlantikaldiaren webgunean eskuragarri dauden formularioen bidez (klik hemen).
Bisita gidatuen barruan, Manchester Txikira bidaia, Oreretatik itsas hirira, Kasko Historikoan ezkutatuta, Emakume EKIN, Sirena hotsen atzetik, Errenteriako altxorrak azaleratzen, eta Bost ateen bila proposamenen artean aukeratu ahalko dute interesdunek. Bisitak euskaraz zein gaztelaniaz eskainiko dituzte. Bisita gidatuen kasuan aurrez aurre eman beharko da izena Turismo Bulegoan.
Errezetak, pertsonak eta kultura ezberdinak harremanetan eta elkarlanean jarriko ditu Sukaldian iniziatibak beste urte behin ere. Atlantikaldiaren azken egunean, igandearekin egingo dute —irailaren 20an—herriko hainbat elkarte gastronomikotan 10:00etatik 13:30era. Kasu honetan online eman beharko da izena. Behin tailerra bukatuta prestatutako pintxoak Herrixkan dastatu ahal izango dira.
Azkenik paddle surf saioak egingo dituzte Atlantikaldiaren barruan irailaren 20an, Fortuna Kirol Elkartearekin elkarlanean. Hiru txanda antolatu dituzte: 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan. Saio horietan parte hartu nahi duten pertsonek, online eman beharko dute izena.
