Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

181 hilarrietan egindako lapurreten ustezko egilea, identifikatuta eta inputatuta

Agerraldia egin du gaur Aizpea Otaegi alkateak Zentolen Berri hilerrian. Udalaren izenean elkartasuna adierazi die lapurretaren eta kalteen biktima izan diren familia guztiei, horrelako ekintzak "zitaltzat" eta "mespretxagarritzat" jota.

hilerria, hilarriak, lapurreta, hondatu, zentolen, identifikatu, inputatu Agerraldia egin du Aizpea Otaegi alkateak gaur Zentolen Berrin.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/09/01

Zentolen hilerriko 181 hilarrietan lapurreta eta kalteak eragin dituen ustezko egilea  identifikatu eta inputatu egin dute. Hala jakinarazi du Aizpea Otaegi alkateak, gaur Zentolen Berri hilerrian bertan egindako agerraldian: “Hilerriko langileen, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren lanari esker izan da posible ustezko egilearen identifikazioa eta ondorengo inputazioa”.

Bernar Lemos Segurtasun zinegotziarekin, Udaltzaingoaren bi ordezkari eta Zentolen Berriko arduradunarekin batera egin du agerraldia Otaegik, eta lehenik eta behin, elkartasuna adierazi die udalaren izenean lapurretaren eta kalteen biktima izan diren familia guztiei, “horrelako ekintzak erabat zitalak eta mespretxagarriak dira”.

Abuztuaren 1etik 2rako goizaldean izan ziren gertaerak, hala kontatu du Otegik: “Lapur bat sartu zen Zentolen hilerrira eta 181 hilarri profanatuak izan ziren”. Gaurko berria, ustezko egilearen identifikazioa eta inputazioa direla jarri du nabarmen udal agintariak, “uste dugu berri pozgarria dela”. Edozein lapurreta salagarria dela esanda, hilerri batean salagarriagoa dela gaineratu du Otaegik, “eragindakoentzako leku sakratua delako eta zentzu horretan gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu familiei. Adierazi nahi diegu, halaber, hilerriko arduradunak lan indibidualizatua egingo dutela, familia guztiei banaka deituko dietela, eta gaurtik aurrera, datozen asteetan, hondatutako elementu guztiak berriro jarriko direla”.

Gertaerak eragindako minarekin “arduratuta” azaldu da, “mingarria da era honetako ekintza bat eta gure aldetik gure eskuetan dagoen guztia egingo dugu lehenbailehen egoera bere onera itzul dadin”.

Salaketak biltzen

Lapurreta eta kalteak jasan dituztenak salaketak aurkezten hasiak dira, Udaltzaingoak eman ditu datu zehatzak eta azaldu une honetan 21 familiek aurkeztu dituztela. Hori horrela, oraindik ere jarri ez dutenei salaketa egiteko deia Otaegik, “horretarako udaltzaingora jo dezakete. Espediente bakarrean salaketa guztiak biltzeko aukera izango da horrela, Udaltzaingoak, Ertzaintzak eta hilerriko arduradunek jasotako informazio guztiarekin osatuta epailearen eskura jartzeko”.

Lapurreta eta kalteek eragindako kostu ekonomikoa ez dutela aztertu oraindik azaldu du Otaegik kazetarien galderei erantzuteko, eta puntu horretan nabarmen jarri du udal agintariak, lapurtutakoek oso balio exkaxa dutela, “nabarmendu beharreko kontu bat da eta min handiagoa eragin kaltetuei, lapurtutakoak balio sentimental handia eta balio ekonomiko txikia duelako”. Puntu horretan arreta jarri du hilerriko arduradunak azaltzeko lapurtutako elementuak brontzezkoak direla, “ez kobrezkoak, ezta urrezkoak ere, eta apenas dute baliorik merkatuan”.

Gertaeren harira Udaltzaingoak jakinarazi du arratsalde eta gauez zaintza lanak egiten ari dela hilerri inguruan bart hasita.

Ondoko argazkiak Zentolen hilerrian eginak dira gaur, bertan hilarri batzuetan egindako kalteak ikus daitezke; gehienetan gurutzeak lapurtu dituzte.

Hilarrietan lapurreta eta kalteak eragin dituzte Zentolenen.
Hilarrietan lapurreta eta kalteak eragin dituzte Zentolenen.
Hilarrietan lapurreta eta kalteak eragin dituzte Zentolenen.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Pasaiako portuan saihesbide bat egitearen alde agertu dira alderdiak, titulartasunaren gatazkak gorabehera

30 urte bete ditu Eibarko Portaleak, eta «erakusketa handi bat» hartuko du ostiraletik aurrera

Hasi dira Escalerillas eraisten

Bihar irekiko dute Morlansko tunela, oinezkoentzako ere atonduta

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Oiartzungo zerbitzugune batean, trafiko istripuz

Euskal Herria, Gipuzkoa

Frankistek herria hartu zuteneko 90. urteurrena gogoratu dute Errenterian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Beste bizitoki bat lortu dute Donostian transplante baten zain den gizonarentzat

Lehen trenak igaro dira jada Donostiako Topo berriko pasabidetik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Migratzaile bat tirokatu dute Donostian, aire konprimatuko arma batekin

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.