
Agerraldia egin du gaur Aizpea Otaegi alkateak Zentolen Berri hilerrian. Udalaren izenean elkartasuna adierazi die lapurretaren eta kalteen biktima izan diren familia guztiei, horrelako ekintzak "zitaltzat" eta "mespretxagarritzat" jota.

GI-2132 eta GI-2134 errepideetan lanak egingo dituzte 22:30etik 5:30era. Ordu tarte horretan errepidea itxita egongo da.

Gorka eta Jon Telletxea anaien omenez antolatu dute Gaztañoko jai batzordeak, auzotarrek, inguruko garagardogileek, eta norbanako ugarik jositako sareak.

Lau sasoiko hutsunearen ondoren emakumeen talde nagusia berreskuratzea lortu du herriko futbol taldeak.

Astelehenean, hilak 7, zabaldu eta hilaren 18ra arte izango da Xenpelar tailerretarako izena emateko aukera.

12:00etan Jaizkibelgo itsaslabarrak ezagutzeko itsas zeharkaldia egingo dute, eta 16:00etan artisau antxoa kontserbak egiteko tailerra.

Udako epealdiaren ondoren, herritarrak zuzenean artatuko dituzte Pasaiako lau alkateordeek, 18:00etatik 19:30era.