Emakumeen preferenteko taldea izango du Allerruk
Lau sasoiko hutsunearen ondoren emakumeen talde nagusia berreskuratzea lortu du herriko futbol taldeak.
Emakumeen taldekoak, abuztuko entrenamendu batean.Allerru KE Lau denboraldiko hutsunearen ondoren, 2026-2027 sasoian emakumeen senior taldea izango du Allerru Kirol Elkarteak, Gipuzkoako Preferente Mailan ariko dena. Talde nagusi hori osatzeko ahalegina egin, eta erantzuna izan du herriko futbol taldeak. Entrenamenduak duela aste batzuk hasi zituzten.
Bestalde, Allerru arazoak izaten ari da nesken Haur Mailako taldea osatzeko. Horregatik 2013 eta 2014 urteetan jaiotako neskei deialdia luzatu diete herriko harrobiko taldearekin bat egin dezaten. Interesa duen orok 688 63 88 36 (Eñaut) telefono zenbakira dei dezake.
