Bihar itzuliko dira aurrez aurreko alkateordetzak
Udako epealdiaren ondoren, herritarrak zuzenean artatuko dituzte Pasaiako lau alkateordeek, 18:00etatik 19:30era.
Udako epealdia pasata, bihar (asteazkena, hilaren 2a) berreskuratuko da Pasaiako Udalak eskaintzen duen aurrez aurreko alkateordetza zerbitzua. Mikel Garcia Peñil Antxoko alkateordeak ezingo ditu bihar antxotarrak artatu, baina Aintzane Taberna Ezkurrak Donibanen, Miren Murua Arrizabalagak San Pedron eta Iraitz Pazos Lapidok Trintxerpen ateak zabalik izango dituzte barruti bakoitzeko egoitzan.
Lau alkateordeek hilabete bakoitzeko lehen eta hirugarren asteazkenetan eskaintzen dute herritarrei begirako aurrez aurreko arreta zerbitzua, 18:00etatik 19:30era bitartean. Hortaz, biharko saioaz gain, alkateordeek hilaren 16an ere artatuko dituzte pasaitarrak.
Alkateordetza saioetara aldez aurreko hitzordurik gabe joan daiteke, baina alkateordeek, ahal den kasuetan, mezu elektroniko bat bidaltzeko eskatzen diete herritarrei, aztertu nahi den gaia eta hitzordura joateko gutxi gorabeherako ordua aipatuz.
Harremanetarako kontaktuak
- Antxo: 943 24 85 10 eta helbide elektronikoa. Anbulatorio zaharrean, Oarso kalea 12.
- Donibane: 943 00 43 44 eta helbide elektronikoa. Arizabalo jauregian, Donibane kalea 19.
- San Pedro: 943 39 93 48 eta helbide elektronikoa. San Pedroko alkateordetzan, Herriko plaza3.
- Trintxerpe: 943 00 43 04 eta helbide elektronikoa. Trintxerpeko alkateordetzan, Euskadi etorbidea z/g.
