Dantzariek irabazitakoa, erakusketan
60 urtean herrian trebatutako dantzariek txapelketa nagusietan lortutako garaikurrekin erakusketa jarri dute Kultura Aretoan.
Erakusketaren zati batekoa da ondoko irudia.Lurdes Esnaola Ostiralean estreinatuko dute, Kilometro Lezoren barruan, Lezo, dantzaren sehaska dokumentala. Ostiraleko 20:30ean izango da emanaldia, Altamiragain parkeko anfiteatroan. Lezoko dantzariek txapelketetan lortutako arrakasten kronika bizia da dokumentala, herriak dantzarekin eta dantza txapelketekin bereziki duen harreman historikoa jasota duena. Ikus-entzunezkoaz gainera, zuzeneko musika eta dantza izango dira ekitaldian; txapeldun izan direnek ere aitortza jasoko dute.
Emanaldi horrekin paraleloan, erakusketa zabaldu dute Kultur Aretoan. Bertan Lezoko dantza eskolan trebatutako dantzariek lortutako azken 60 urtetan irabazitako garaikurrak, argazkiak eta bestelako elementuak ikusteko aukera izango da. Herri dantzari baten nolabaiteko kronika da mostra, garaipenez eta une gozoz betea.
Gaurtik (hilak 2, asteazkena) ostiralera izango da zabalik Kultur Aretoko erakusketa, goizez 11:00etatik 13:30era, eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era.
Ondoko argazkiak erakusketakoak dira, Lurdes Esnaolak HITZAra bidaliak.
