Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Kontxarako txartel bana nahi dute Hibaikak, San Juanek eta Hondarribiak

Hemeretzi traineru ariko dira lehian gaur 18:00etan hasita, tartean, Hibaika, San Juan eta Hondarribia. Datozen bi igandetan arraunaren Olinpiada den Kontxan aritzeko txartela lortu nahi dute hirurek.

Zaleak atzoko gizonen sailkapen estropadan arrapalan. gaur ere jendetza bilduko da Donostiako Portu aldera.Mikel del Val Garcia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Pasaia
2026/09/03

Kontxako badian erabakiko da gaur arratsaldean emakumeen zein traineru ariko diren 6an eta 13an Kontxako Bandera eramateko lehian. Atzo gizonen txanda izan zen, eta gaur emakumeak ariko dira nor baino nor Kontxarako txartel baten bila. Aurten hemeretzi talde, iaz baino bi gutxiago, eta zazpi plaza jabe bila, Arraun Lagunak-ek ez baitu lehiatu beharko plaza lortu baitu jada.

Ontzi horien guztien artean, Oarsoaldeko bi: Hibaika eta San Juan. Arraroa litzateke arrosek eta beltzek txartela ez lortzea, pronostiko guztiek bi eskifaia horiek Kontxa barruan kokatzen baitituzte. Batelerak hirugarren izan dira Euskotren Ligan; Hibaikakoak, seigarren. Bidasoko bat: Hondarribia. Liga bat beherago aritu da  Ama Guadalupekoa aurten, ETE Ligan, baina hortzak erakutsi eta lan bikaina egin du taldeak, baita lidergoa lortu ere liga irabazita, Zarautz gertu-gertuan izan badu ere.

Agertoki ideala, Oarsoaldeko bi ontziak eta Hondarribia Kontxa barruan izatea. Madalen ontzikoek lortuz gero, hamalaugarren urtea izango dute Kontxa lehiatzen; ez da marka makala. Batelerek berriz, iazko arantza kentzeko aukera izango lukete, ez baitziren sailkatu Kontxarako aurreko urtean. Hondarribiak lortu zuen txartela, eta aurten berriro lortzea denboraldia biribil bukatzeko osagai ederra litzateke.

Bi taldeetan banatuta ariko dira hemeretzi ontziak erlojupeko proban, eta A taldea izango da lehiatzen lehena. Badian estroboa hartzen lehen eskifaia Errenteria-Oreretakoa, Madalen ontzia izango da irteten lehena; seigarren postuan aterako da Hondarribia, eta seigarren lekuan San Juan.

Zehazki, ondoko traineruak ariko dira A taldean: Hibaika, Hondarribia, San Juan, Astillero, Donostiarra, Perillo, Orio, Tolosaldea, Zarautz eta Zumaia.

B taldean, berriz: Castropol, Deustu, Esteirana, Chapela, Kaiku, Lekittarra, Ondarroa, Tiran eta Amegrove.

Irteera  hurrenkera osoa beheko koadroan kontsulta daiteke.

Oarso Bidasoko hiru ontziek txartela lortuko duten jakiteko, arratsaldera arte itxaron beharko da, baina ziurra dena zera da, borrokatu borrokatuko direla.

Kontxako emakumeen sailkapen estropadaren irteera hurrenkera

Lehenengo hamarrak A taldekoak dira, 11.etik aurrera B taldekoak

  1. Hibaika
  2. Donostiarra
  3. Perillo
  4. Astillero
  5. Zumaia
  6. Hondarribia
  7. Orio
  8. San Juan
  9. Tolosaldea
  10. Zarautz
  11. Esteirana
  12. Chapela
  13. Ondarroa
  14. Tiran
  15. Lekittarra
  16. Kaiku
  17. Amegrove
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ehunka lagunek protesta egin dute Donostian, erosketa orgak eskuan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.