
San Juanek denborarik onena egin du gaurko sailkatze estropadan, eta bosgarren sailkatu da Hibaika, bost segundora; Hondarribiak ez du txartela lortu Zarautzek haren denbora hobetuta eta zortzigarren sailkatu da gaurko estropadan.

Oarsoaldeko AEKren lau euskaltegiek matrikulazio kanpaina abiarazi dute. Euskara Bonua, ikasturte berrirako berritasun nabarmenena.

Hemeretzi traineru ariko dira lehian gaur 18:00etan hasita, tartean, Hibaika, San Juan eta Hondarribia. Datozen bi igandetan arraunaren Olinpiada den Kontxan aritzeko txartela lortu nahi dute hirurek.

2026ko Santakrutz Jaiak hilaren 13an hasiko badira ere, aurretik badira ekitaldi asko. Hilaren 20an bukatuko dira.

Aldundiak Lurraldebuseko zerbitzua indartuko du hilaren 6an eta 13an, Oarso-Bidasoko lineetan.

Herritarrak literatura, kultura eta ezagutzara gerturatzea du xede udal bibliotekak programaren bidez.

50 urtetik gorako kinto guztiek festa bateratu erraldoia egingo dute Antxon. Milaka herrikide espero dira kintada orokorraren bigarren ekitaldian.

Urriaren 22an Bokalek IV. topaketa egingo du San Pedron, eta sarituak aukeratzeko galdetegi bat sortu du.

Udalak Trintxerpeko pistako belar artifiziala aldatzeko lanak abiatu ditu gaur. Jarduketen helburua da instalazioaren egoera hobetzea eta herritarrek kirolerako erabiltzen duten espazioaren kalitatea eta erabilgarritasuna handitzea.

Laurak Batek eta Pasaiako Udalak argazki lehiaketa bat abiatu dute 2027ko udal egutegiaren azala aukeratzeko. Hilaren 31 da irudiak aurkezteko azken eguna.