Ostiralean amaituko da epea Lezoko Antzerki Testu Laburren IV. Lehiaketan parte hartzeko
Irailaren 11n 14:00etan itxiko da Lezoko Udalak eta HIKA Teatroak elkarlanean antolatutako lehiaketan parte hartzeko aukera. Aukeratutako antzezlanak datorren urriaren 3an irakurriko dira, eta irabazleak 1.000 euroko saria eskuratuko du.
Iazko Antzerki Testu Laburren Lehiaketako finala.Lezoko Udala HIKA Teatroak Lezon antolatzen duen Lezo Eszena 2026 programaren baitako lehiaketa da. Helburua “euskal dramaturgia sustatu, antzerki-egile berriak ikusarazi eta gazteak sorkuntza eszenikora gerturatzea” da. Horregatik, Lezoko Udalak eta HIKA Teatroak antzerki sorkuntzan interesa duen edonor gonbidatzen du lehiaketan parte hartzera.
Aurkeztutako lanak euskaraz izan behar dira, gehienez hamabost minutukoak eta Lezon girotuak. Halaber, bi pertsonai izan behar dituzte, horietako bat gaztea. Lanei buruzko baldintza eta xehetasun gehiago estekan klikatuta. Ostiral honetan amaitzen da epea testuak bidaltzeko, 14:00etan.
Behin testuak aurkeztuta, epaimahaiak lau testu aukeratuko ditu. Ondoren, urriaren 3an, lau testu finalisten irakurketa dramatizatua egingo da. Publikoak aukeratuko du 1.000 euroko sariaren irabazlea.
