Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Faxisten okupazioaren urteurrenaren harira, ekitaldi instituzionala

Larunbatean izango da ekitaldi hori faxisten biktima izan zirenak aitortu, eta memoria, justizia eta erreparazioa egiteko. Murala ere margotu dute, eta brigada antifaxisten gaineko hitzaldia antolatu.

Jose Erbiti kalean egindako murala.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/09/09

Faxixtek Errenteria-Orereta okupatu zutela 90 urte beteko dira igandean, hilaren 13an. Data hori gogoratuko du udalak  larunbatean, hilaren 12an, ekitaldi instituzional baten bidez. 10:45ean izango da ekitaldi hori, Herriko Plazan eta herritar guztiak parte hartzera deitu ditu udalak. Gertatutakoa gogoratzeko eta udalerriak memoriarekin, egiarekin, justiziarekin, erreparazioarekin eta ez errepikatzeko bermearekin duen konpromisoa berresteko balioko duela ekitaldiak azaldu du udalak prentsa ohar bidez.

Faxisten okupazioa baino egun batzuk lehenago  hainbat bizilagunek euren etxeak utzi zituzten familiekin batera, ebakuazio agindua jaso ondoren. Behin tropa faxistak sartu zirenean demokratikoki aukeratutako udalbatza tradizionalistek eta falangistek osatutako korporazio berri batek ordezkatu zuen. 1936ko Gerran eta lehen frankismoan Errenteria-Oreretan gertatutakoaren ezagutza berreskuratu eta dimentsionatzeko azken urteetan egindako lana du abiapuntu larunbateko ekitaldiak, hala adierazi du udalak.

Horren harira, gogora ekarri du,  2016an, udalbatzak aho batez erabaki zuela gerran eta gerraostean izandako gertaerak eta giza eskubideen urraketak ikertzea; Arantzadi zientzia elkarteak egin zuen ikerketa hori, eta testigantzak jasotzeko zabaldutako gunearen 36 ekarpen jaso ziren.

Lan horri esker, gertaera haiek herrian izan zuten eragina dimentsionatu ahal izan zen.Okupazio faxistaren ondorioetako batzuk datuekin erakusten ditu ikerketak: udalerriak zituen 9.000 biztanle ingurutik 862 lagun gudari eta miliziano gisa joan ziren frontera; 99 gerran hil ziren eta 29 estrajudizialki fusilatu zituzten. Halaber, 274 pertsona epaitu zituzten frankisten gerra-kontseiluetan, 20 heriotzara kondenatu zituzten eta 8 exekutatu. 35 udal langile kargugabetu eta 22 espedientatu zituzten; 154 haur, berriz, atzerrira bidali zituzten errefuxiatu gisa eta familietatik bananduta, kasu batzuetan urte luzeetarako. Herritarren erdiek ihes egin behar izan zuten udalerritik.

Larunbateko ekitaldian  minutuko isilunea eta lore eskaintza egingo dira kolpe militarraren, gerraren eta ondorengo errepresio frankistaren ondorioz giza eskubideen urraketak jasan zituzten pertsona eta familia guztiekiko elkartasun eta oroimenez.

Urteurrena gogoratzeko murala
Ez da hori faxisten erasoaldiaren urteurrenaren bueltan udalak antolatu duen ekitaldi bakarra. Azken egunotan mural bat margotu dute Jose Erbiti kalean, Azokaren sarrerako eskuineko horman. Espazioaren aukeraketa ez da ausazkoa izan, toki horretan 1950eko hamarkadan Manufacturas de Yute fabrika zegoen, XX. mendearen lehen erdiko ehungintza-industriaren indarraren erreferenteetako bat Errenteria-Oreretan.

1937-1938 urteetan, Errenteria-Oreretatik ihes egin zuten pertsonen sailkapen-eremu bihurtu zituzten instalazio horietako batzuk frankistek.
1939tik aurrera, berriz,  Langileen Batailoiak izan zituzten bertan, guztiz masifikatuta zeuden espetxeak hustea eta diziplina eta erakunde militarraren pean doako eskulana, esklabo lana egiteko. Yuteko horretan, 76 eta 137 unitateak kokatu zituzten, errepideak eraikitzeko eta hobetzeko, Aritxulegikoa kasu.

Trabajadoriek utzi zuten beste zerbait. Kanpokoak ziren Errenteriaren kasuan eta tartean izan ziren valentziar batzuk Soldadu-langileak kanpotarrak ziren eta Errenteriaren kasuan, tartean izan ziren valentziar batzuk, ahozko herri memoriak gorde duenez, bi buruhandi egin zituzten bi errenteriar ezagunengan inspiratuta, Lepo eta Xaku dira buruhandi horiek. Jose Erbiti kalean egindako muralaren beheko aldean ikus daitezke garaiko argazki batzuetan oinarrituta; goiko aldean trabajadoriak azaltzen dira Herriko Plazan, faxisten ospakizunen batean.  “Gure historiaren pasarte hori hiri paisaian islatzeak aukera ematen digu gure historiaren ataza garrantzitsuak ezagutza orokor kolektiboan txertatzeko: Langileen Batailoiek urte luzez Errenteriako jaiei lotuta egon ziren buruhandiak utzi zizkiguten. Baina, gainera, gure historiaren zati hori hiri paisaian txertatzeak aukera ematen digu gertakari tragiko haiek bizi eta pairatu zituzten pertsona guztiak modu publiko eta kolektiboan aitortzeko. Egia, justizia eta erreparazioaren garrantzia eta beharra gogorarazteko modua ere bada”, esan du udalak.

Internazionalista antifaxistei buruzko hitzaldia
Ekitaldi instituzionala, murala, eta hitzaldia ere antolatu du udalak. Aitzol Arroyo historialariak eta Aitor Azurki kazetariak  Borrokalari internazionalistak 1936ko Gerran, Gipuzkoan. Errenteria eta Oarsoaldeko kasua izenburupean ariko dira.

1936ko udan gutxienez 180 atzerritar antifaxista Gipuzkoara etorri ziren faxismoaren aurka borrokatzeko. Nazioarteko Brigada ospetsuen aitzindariak ziren: frantziarrak, italiarrak, alemaniarrak, poloniarrak, belgiarrak… Hitzaldian estatu ugariko borrokalarion ibilbideari buruz jardungo dira Azurki eta Arroyo: nola antolatu ziren, non borrokatu eta non hil. Errenteria-Oreretako kasu zehatza aztertuko dute; baita Oarsoaldeko xehetasun guztiak azaldu ere.

Hizlarien hitzetan “orain arte ezagutu gabeko borrokalariak ditugu, gudari eta milizianoekin batera, demokrazia eta askatasuna suntsitu zuten kolpisten kontra dena eman zuten lehenengo atzerritar ausart eta solidarioak”.

Hitzaldia Reina Aretoan izango da, urriaren 8an, osteguna, 18:00etan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Donostia Eskuzaitzetako industria parkearekin lotzeko autobus linea abiaraziko dute

Elgeako mendilerroan piztu den sutea kontrolpean dago jada

Gaur hasi dituzte Azpeitiko Corrugados lantegia eraisteko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.