Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Askatasuna eta eskubideen alde kalea hartzera deitu du Orereta/Errenteria Herri Ekimenak

1936-2026 Faxismoaren aurrean, askatasuna. Hori, larunbat arratsaldean Errenteria-Oreretako kaleak zeharkatuko dituen manifestazioaren leloa. Faxistek herria okupatu zuten 90. urteurrena beteko da hilaren 13an.

1936-2026 Faxismoaren aurrean Askatasuna, manifestazioaren aurkezpena.Martin Sansinenea
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/09/10

1936-2026 Faxismoaren aurrean, askatasuna. Hori, larunbat arratsaldean Errenteria-Oreretako kaleak zeharkatuko dituen manifestazioaren leloa. Oinarrian, data bat, udalerria iluntasunean murgildu zuen 1936ko irailaren 13ko faxisten okupazioa; aurten, etzidamu zehazki, 90 urte beteko dira herria indarrez hartu eta errepresioa, beldurra eta isiltasuna ezarri zutela. Hortik aurrerako hamarraldietan ehunka lagun jazarri, espetxeratu, hil edota erbestera kondenatu zituen erregimen frankistak, eta sokakoak ez zituen alderdi politiko, elkarte eta sindikatuak legez kanpo utzi.

Euskaraz hitz egiteko debekua eta euskal kultura eta izaera jazarri zituen frankismoak eta errepresio isilagoa ezarri etxeetan eta kontzientzietan. Trabajadoriak esklabo gisa baliatu zituen erregimen frankistak eta herritik joan behar izan zuten askok, itzultzerakoan, ondasun pertsonalik eta etxebizitzarik gabe utzi zituzten, haien jabetzak konfiskatu zizkietelako.

Hori guztia gogoraraztea, ahaztu ez dadin, gertatutakoaren errelato zuzena  transmititzea, eta okupazio faxista eta diktadura frankistaren ondorioak jazo zituztenei aitortza egitea du helburu Orereta/Errenteria Herri Ekimenak mobilizazioarekin: “Oroitzen dugu ez ahazteko, justizia eskatzen dugu erreparatzeko, eta etorkizunari itxaropenez begiratzen diogu”.

Agerraldia egin zuen atzo arratsaldean herri iniziatibak manifestaziora deitzeko, eta haren atzean adin, jatorri eta pentsaera askotariko norbanakoak; guztiak, antifaxistak, izaera horrek batu ditu. Agertokia, Maria Lezo eta Madalen kaleak bat egiten duten puntuan margotutako Gernika muralaren aurreko aldea.

Atzera begira jarri ziren protestaren zioa testuinguratzeko, baita orainari ere. Izan ere kezkaz azaldu zuten “beldurra elikatzen duten diskurtsoak” hazi direla berriro: “feminismoaren aurrerapenak zalantzan jartzen dituzte, askatasun  sexuala eta aniztasuna zalantzan jartzen dituzte, publikoa dena mespretxatzen dute, aldaketa klimatikoa bezalako erronkak ere ukatzen dituzte, eta pertsona ahulenak eta zaurgarrienak seinalatzen dituzte”. Hori horrela, larunbatean, hilaren 12an, frankismo, faxismo eta totalitarismo adierazpen oro arbuiatzeko kalera ateratzera deitu dituzte herritarrak, “dataren aukeraketak balio sinboliko sakona du: 1936ko irailaren 13an tropa faxistak Errenteria-Orereta manu militari hartu zuten eguna izan zen. Indarkeria, errepresio eta autoritarismo memoria haren aurrean, jendarte askeago, justuago, berdinago eta solidarioago bat aldarrikatzen dugu”.

Gizarte aske eta demokratikoa

Larunbateko manifestazioak zerbitzu publiko eta duinak, esplotazio eta prekarietaterik gabeko gizartea, gazteentzako aukera gehiago, militarismoen eta Palestinaren genozidioaren bukaera, feminismoa, sexu askatasuna, gizarte laiko, berdinzale eta solidarioa, eta aniztasuna, berdintasuna, klima aldaketaren kontrako borroka edota migratzaileen eskubideak defendatuko dituela azaldu zuten. Hori guztia dagoelako jokoan: “azken batean, balio errepublikanoak eta euskal herritarrok ditugun eskubide guztiak defendatuko ditugu, baita gure etorkizuna aukeratu ahal izatea ere, horiek guztiak gizarte aske eta demokratiko baten defentsaren parte direlako”.

Agirre Lehendakariaren plazatik abiatuko da larunbateko manifestazioa, 19:30ean. Martxak egingo duen ibilbidearen izaera “sinbolikoa”  nabarmen jarri dute deitzaileek: “Anbulatorioko biribilgunera joko dugu, osasungintza publiko baten defentsa erdigunean jarriz”. Francis Vicente Vadillo Santamariaren omenezko zebrabidea ere zeharkatuko du askatasunaren aldeko manifestazioak, eta ondoren, Gabierrotaruntz joko du, “fgaxistak bertatik sartu ziren indarren Errenteria-Oreretara 1936ko irailaren 13an; guk alderantzizko bidea egingo dugu, bere errepresio eta faxismo legatuaren aurkako adierazpen gisa”.

Handik Gabierrota pasealekura joko du manifestazioak, Jesusen Bihotza erresidentzia ondora, zaintza publiko duin eta kalitatezkoa aldarrikatzeko, “gerra edo gerraostea pairatu zutenentzako hain zuzen ere”.

Hasitako puntu berean bukatuko dute manifestazioa adierazpena irakurrita.

Erlazionatutako edukiaFaxisten okupazioaren urteurrenaren harira, ekitaldi instituzionala
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Kultura

157 ekintza antolatuko dituzte Gipuzkoan, arriskuan dagoen ondareari begira

Donostia Eskuzaitzetako industria parkearekin lotzeko autobus linea abiaraziko dute

Elgeako mendilerroan piztu den sutea kontrolpean dago jada

Gaur hasi dituzte Azpeitiko Corrugados lantegia eraisteko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.