Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Banaketa modu berriarekin, bueltan da Arraztalo

Arraztaloren Kontsumo Taldeak asteon egin du ikasturteko lehen saski banaketa. Ohiko banaketa sistemaz gain, bigarren alternatiba bat aurkeztu du herritarren erosotasunerako.

Urtaroaren arabera aldatzen dira saskietako barazkiak. Arraztalo
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/09/11

Zikloak berrabiarazteko unea izaten da iraila. Udako deskantsuaren ondotik, normaltasunera itzuli behar izaten da, eta horixe bera egin du Arraztalok ere. Izan ere, Oiartzungo elkarteak Kontsumo Taldearen denboraldi berri bat abiarazi du helburu argi batekin: “Osasuntsu elikatzea, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen integrazioa babesten den bitartean”.

Aipatutako elkarteak herrian zenbait baratze ditu, eta bertatik biltzen dituzten garaiko barazki freskoekin osatutako saskiak banatzen dituzte herritarren artean, 55 euroren truke. “Eredu honek kontsumo kontzientearen aldeko apustua egiten du, bitartekariak kenduz eta kalitatezko zein ingurumen inpaktu txikiko produktua bermatuz”, gehitu dute.

Jon del Olmo Arraztaloko kidea da, eta kontatu du aurtengoarekin hamaseigarrenez banatuko dituztela saskiak inguruetara. Azkar esaten da hamasei urte, baina del Olmok ere gero eta gertuago sentitzen ditu zailtasunak: “Martxan jarraitzen dugu, baina egia da urtetik urtera zailagoa egiten zaigula bazkideak lortzea. Oiartzunen zein beste leku batzuetan hurbileko elikagaien eskaintza handitu egin da, eta beste formatu batzuk ere azaldu dira”, dio.

Hurbilekoa eta gertukoa izatea da Arraztaloren Kontsumo Taldearen indarguneetako bat, baina elkarteko kideak ere ikusten du hori oztopo bihur daitekeela zenbaitetan: “Egia da asteroko konpromisoak nekea dakarrela”.

Aurtengoan, baina, entrega modalitate berri bat aurkeztu dute kontsumitzaileari saskia jasotzeko tramitea erraztu nahian. Orain arte saskia astelehen arratsaldeetan banatzen zuten, Oiartzungo plazan, eta orain ere hala egiten jarraituko dute, nahiz eta aukera zabalduko duten. Izan ere, berriki jakinarazi dute orain eskualdeko enpresa, lan eremu zein ikastetxeetan taldeentzako banaketa pertsonalizatuak antolatuko dituztela.

Berritasunaren zergatiaz galdetuta, Del Olmok kontatu du eskaintza mugatua izan daitekeela ordu tarte zehatz batean soilik plazan saskiak banatzea, esaterako, ordu horretan aparkatzeko egon daitezkeen arazoengatik.

Guztiaren gainetik, gizarte proiektua
Arraztaloren saski bakoitzarekin herriko familiei “osasuna eta elikadura ez ezik, lurra lantzen duten pertsonei aukera erreala» ematen zaie, eta elkarteko kidea sinistuta dago metodo egokia izan daitekeela saskiak eskuratzea «gizarte ikuspegitik kolektibo zehatz bat laguntzeko”.

Bestalde, Arraztalokoak jomugan jarri nahi izan du eurak banatzen dituztenak gertuko elikagaiak direla, “osasuntsuak eta sasoian sasoikoak”.

Bide horretan sakondu du oiartzuarrak, eta nabarmendu eurena beste aukera bat dela urte osoan zehar edozein barazki eskaintzen dituen komertzio edo negozioen aurrean: “Gurean jakina da barazkiak sasoikoak direla, eta horrek ere lagun dezake sukaldearen antolaketan”.

Era berean, gehitu du alternatiba egokia direla “elikadurak arduratzen duen orok aukera duelako barazkiak kontsumitzeko”.

Dagoeneko irekita dago Arraztaloren Kontsumo Taldean izena emateko epea, eta hori internet bidez egin behar da arraztalo.eus helbidean. Aldiko 30 edota 35 saskiren bueltan banatzen dituzte, eta gaur-gaurkoz bada oraindik lekurik egitasmoan izena emateko.

Azkenik, Del Olmok gogorarazi du banaketa modalitate hori berria dela, eta hurbiltzen den jendearen arabera joango direla zehazten banaketa horiek nola izan daitezkeen, hautu hori egiten duten pertsona kopuruak baldintzatuko baitu banaketa sistema berriaren funtzionamendua.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk Nerea Kortajarena proposatu du Donostiako alkategai izateko

Gipuzkoa, Kultura

157 ekintza antolatuko dituzte Gipuzkoan, arriskuan dagoen ondareari begira

Donostia Eskuzaitzetako industria parkearekin lotzeko autobus linea abiaraziko dute

Elgeako mendilerroan piztu den sutea kontrolpean dago jada

Gaur hasi dituzte Azpeitiko Corrugados lantegia eraisteko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.