Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

(Kontra)zirkuituak, euskal musikagintza eta Euskal Herriko kultur espazioak gogoetatzen jartzeko

Gaur aurkeztu du BadaLabek euskal musikagintzaren egungo tentsioak azaleratu eta etorkizunari buruzko elkarrizketa kolektiboa sustatu nahi duen hausnarketa eta esperimentazio prozesua.

(Kontra)Zirkuituak prozesua aurkeztu du BAdaLabek.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/09/11

(Kontra)zirkuituak. Euskal musikagintzaren tentsioak distentsioz hausnarketa eta esperimentazio prozesua aurkeztu du gaur goizean BadaLab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak. Prozesu horrek, euskal musikagintzaren egungo tentsioak azaleratu eta etorkizunari buruzko elkarrizketa kolektiboa sustatuko du, galderak, kontraesanak, tokiko espazioak eta esperientzia artistikoak uztartuz.

Hori egiteko, Euskal Herriko hainbat kultur espaziotan zortzi jardunaldi egingo dituzte, urrian hasi eta 2027ko ekainera arte. saio bakoitzak gai bat eta hura lantzeko historia eta izaera egokia duen kultur espazio bat lotuko ditu prozesuak.

Goiatz Oiartzabal BadaLabeko zuzendariak gaur aurkeztu duten prozesua testuinguratu du: “Euskal musikagintzak nortasunaren garapenari zein euskarari berari ekarpen handia egin dio, eta musikagintzan gertatzen ari diren paradigma hauek guztiak kontuan hartuta ekarpena egin nahi izan du BadaLabek ere, gure aletxoa jarri nahi genuen, ez dugulako ulertzen hizkuntza kultura osasuntsu bat gabe, ezta kultura osasuntsu bat euskararik gabe ere”.

Euskal Musikagintzaremn paradigma aldaketa “handiari” erreparatu dio berrikuntza laborategiko arduradunak, “tamaina, izaera, eta entzulearen izaera ere, eta urtarrilaren bueltan hasi ginen lanean galdera baten bueltan: Musikak egiten du komunitatea edo komunitateak egiten du musika? Hamaika jardunaldi antolatzen dira baina ez diote osotasunari heltzen eta bestetik euskaraz programatzen duten espazioek eskaintza osoa euskaraz egiteko izaten dituzten zailtasunak ere hartu ditugu aintzat. Bi gauza horiek uztartu nahi ditugu, egunerokoan horretan ari diren espazioen, BadaLaben eta sortzaileen  arteko proiektu kolektiboa izatea”. Galdera horretatik abiatuta egungo musika eszenak euskararen transmisioari eta euskaltzaletasunari egiten dion ekarpena, azken hamarkadako ohitura aldaketak eta etorkizuneko eszena desiragarria izango dituzte aztergai.

Gaurko aurkezpena eta jardunaldia, proiektu edo bide baten hasiera izan da, datorren ekainera arte zabalduko dena.

Nando Cruz Kataluniako musika-kazetari eta kritikariak hartu du hitza ondoren. Zuzeneko musikaz, grabatutakoaz, makrojaialdiez mintzatu da, eta gaineratu “uniformetasuna” sustatzen dutela. Kezkatzeko moduko mezua adituak, “larrialdi kulturalean gaude eta serio ekin behar diogu lanari. Musikaren kontsumoa gero eta gehiago ari da plataforma handien algoritmoen eta makrojaialdien inguruan kontzentratzen , eta tokiko kultur ehuna urte osoan landu behar da”. Kultur burujabetza eta autodefentsa kulturalaren alde egin du Cruzek.

Beste galdera bat jarri du mahai gainean Cruzek musika topaketa batek, bukatutakoan,  zer uzten ote duen komunitatean. BadaLaben proiektuak ez du, kulturaren balioa eragin ekonomikoaren arabera soilik neurtu nahi,  ildo horretan nabarmen jarri du adituak, musikak komunitatea sendotzeko, euskara transmititzeko, pentsamendu kritikoa sustatzeko eta etorkizun berriak irudikatzeko duen gaitasuna ere aztertuko duela proiektuak, “horretarako, ekitaldi handien eredua eta tokiko kultur espazioek urte osoan egiten duten lana alderatu eta eztabaidatuko dira”.

Azpeitiko Sanagustin Kulturguneko Garazi Lazkanok proiektuaren berri emateko deitu zituztenean “pozik” hartu zutela esan du, “kultur ikusgarritasuna, sorkuntza, transmisioa lantzen ditugu eta kooperatiba garen einean, azken bi urtean eztabaidagai izan ditugu espazio ezberdinetan landuko diren gaiak”. Garrantzitsua jo du dinamika, eta oso baliagarria ezberdinak elkartu, kezkak partekatu eta indarrak batuta bidea egiteko.

Bira Kultura Bilboko kide Lutxo Egia idazle eta kulturgileak ere hartu du hitza. Bira kulturgune baino gehiago herri proiektua dela azaldu du Egiak, txikia baina hamar urte beteko dituena urrian euskara eta kulturgintza uztartzen. Hark ere oso positiboki baloratu du BadaLaben proiektu berria, “gure artean nahikoa ezberdinak garen hainbat proiektu elkartuko gaitu eta gure artean baditugu hainbat arlo partekatu, kultur espazioak gara, euskaraz programatzen dugu gehienbat”. Bi espazio horiek saio bana hartuko dute prozesuan.

Zortzi gai eta zortzi espazio

Zortzi gai landuko dituzte prozesuaren barruan eta saio bakoitzak hura lantzeko izaera egokia duen kultur espazio aukeratu du: “Jimmy Jazzen jaialdi handien eragina eta finantzaketa publikoa aztertuko dira; Biran, zirkuito txikiak eta espazio herrigileak; Aiaraldea Ekintzen Faktorian, euskaraz sortzearen zentzua eta potentziala;  Astran, entzuleen eta  kultur kontsumoaren eraldaketa; Sanagustin Kulturgunean, lan baldintzak eta antolaketa ereduak; Laban, sareak, plataformak, eta algoritmoak; eta Xaia ostatuan, jabetza, sormena eta adimen artifiziala. Beste gai eta espazioren bat gehitzeko aukera ere izango da”. Zirkuituaren azken geltokia, Agiñako Eliza Zaharra izango da 2027ko ekainaren 12an. Prozesuan pentsatutakoa partekatu, elkarrizketa ospakizun bihurtu, eta zabaldutako galderak etorkizunera proiektatuko dituztela gaineratu du Oiartzabalek.

Zirkuituaren lehen geltokiak ere aipatu ditu: urriaren 15ean izango da Jimmi Jazzen lehena. Jaialdi handiak, makrofestibalak, eskala eta diru laguntza publikoak. Jon Urzelaik gidatuta mahai ingurua osatuko dute Iker Arronizek, Juantxo Arakamak, Sara Zozayak, Mateo Zikutak, , Maia Iribarnek, eta Miren Narbaizak. Luntxaren ostean Borla taldearen kontzertua izango da.

Bigarrena, Biran iznago da eta zirkuitu txikiak eta espazio herrigileak izango dituzte hizketagai. taula gainean, Leire Vargas, Jule Goikoetxea, Fermin Muguruza eta Jon Maia Soria bertsolaria izango dira. Ines Osinagaren kontzertuarekin bukatuko da hori.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.