Gizon bat hil da AP-8ko zerbitzugune batean izandako istripu batean
Atzo 23:00ak aldera gertatu zen ezbeharra. Furgoneta batek istripua izan zuen, eta 61 urteko gidaria bertan hil zen. Ikerketa abiatu dute.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak gaur goizean jakinarazi duenaren arabera, gizon bat hil zen atzo gauean Oiartzungo AP-8ko zerbitzugune batean izandako zirkulazio istripu batean.
Kontatu dutenaren arabera, ezbeharra 23:00ak aldera gertatu zen, baina oraindik ez dakizkite arrazoiak. Diotenez, gasolina zerbitzugune horretan zegoen furgoneta batek istripua izan zuen, eta 61 urteko gidaria bertan hil zen.
Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.
