Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

AEKn euskara ikasteko diru laguntza berriak emango ditu udalak

Euskara ikastea "erosoa" izateko, matrikularen hasierako ordainketaren %50eko diru laguntzak emango ditu, eta klaseen gehiengora joaten diren ikasleek eta gurasoek zein aiton-amonek ere laguntzak izango dituzte. Datozen urteetan herrian 196 euskaldun berri izatea da helburua, uneotako euskararen larrialdi linguistikoari aurre egiteko.

Goiatz Iza Erkis
Lezo
2026/09/16

Euskara eroso ikasi eta bizi lelopean abiatu du Lezoko Oroitzene AEK-k 2026-2027 ikasturterako matrikulazio kanpaina. Ahalik eta lezoar gehien euskalduntzeko helburuarekin, Lezoko Udalak eta AEK-k hainbat diru laguntza emango ditu, gaur goizean, irailaren 16an, egindako prentsaurrekoan jakinarazi dutenez. Iker Salaberria Lezoko Udaleko Euskara Zinegotzia eta Aitor Galdos eta Idoia Arbelaitz Oroitzene AEK-ko irakasleak izan dira bertan. 

Azaldu dutenez, euskara ikastea herritar guztientzat eskuragarria izatea nahi dute, eta horretarako, bi proposamen aurkeztu dituzte. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzaren Euskara Bonua berritu du Lezoko Udalak. Bonuarekin, 120 euroren truke, A1 eta A2 mailako ikasleek lau urteko epean B1 mailara iristeko aukera dute. Eta beste aldetik, euskararako sarbidea eskuragarria izateko asmoz, udalak diru laguntzak indartu ditu.

Ildo horretatik, beste urte batez, ikasturte amaieran klaseen %75era joan direla bermatzen duten ikasleei matrikularen kostu osoa itzuliko zaie. Era berean, 12 urte azpiko umeen gurasoek zein aitona-amonek matrikularen %30 soilik ordaindu beharko dute. Horrez gain, eta berritasun gisa, matrikularen hasierako ordainketaren %50eko diru laguntza jasotzeko aukera dute aurten ikasleek. “Euskara ikastea eskuragarria eta irisgarria izan dadin nahi dugu eta horregatik jarri ditugu martxan neurriak”, esan du Salaberriak. 

196 euskaldun gehiago helburu

Prentsaurrekoan azpimarratu dute, Euskalgintzaren Kontseiluak ohartarazi bezala, euskara larrialdi linguistikoan dagoela. “Egindako ikerketen arabera, 2036ra arnasguneak erabat desagertuta eta gureak bezalako herri euskaldunak erdaldunduta iritsiko gara”, ohartarazi du Salaberriak. Euskalgintzaren Kontseiluak datozen hamar urteetarako jarritako erronkaren arabera, 2036rako 300.000 euskaldun berri sortu beharko lirateke larrialdia gainditzeko; Lezora ekarrita, 196 euskaldun gehiago izatea dute helburu udalak eta AEK-k.  “Guztiontzat onuragarria da herritarrak euskalduntzea; oinarrizko eskubidea delako euskara ikastea eta lan esparruan zein herrian harreman berriak eraikitzeko tresna delako”, esan du zinegotziak. 

Gauzak horrela, AEK-ko irakasle Galdosek eta Arbelaitzek herritarrak gonbidatu dituzte euskaltegian matrikulatzera. “Urteak daramatzagu Euskal Herria euskalduntzen, baina oraindik lan handia dugu aurretik. 2036rako Lezoren erronka 196 pertsona euskalduntzea bada ere, izan daitezela 200 edo 300, ahalik eta gehien”, animatu ditu herritarrak Galdosek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Hasi dira Escalerillas eraisten

Bihar irekiko dute Morlansko tunela, oinezkoentzako ere atonduta

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Oiartzungo zerbitzugune batean, trafiko istripuz

Lehen trenak igaro dira jada Donostiako Topo berriko pasabidetik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Migratzaile bat tirokatu dute Donostian, aire konprimatuko arma batekin

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk Nerea Kortajarena proposatu du Donostiako alkategai izateko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.