Hilaren 23an, odola emateko aukera Lezon
Aurrez txanda hartuta, 17:30etik 21:00ak bitartean eman ahal izango da odola anbulatorioan.
Lezoko odol emaileen taldeak elkartasun keinua egiteko hitzordu berria prestatu du hilaren 23rako (asteazkena). 17:30etik 21:00ak arte eman ahal izango dute odola lezoarrek anbulatorioan. Aurrez hartu behar da txanda.
Txanda edo hitzordua eskatzeko bi bide prestatu dituzte odol emaile lezoarrek. 943 00 78 85 telefono zenbakira deituta, edo webgune bidez (asteazkenean aktibatuko da Lezoko aukera) har daiteke tartea. Baten batek hitzordua eskatu ez, eta odola eman nahiko balu, asteazkenean bertan anbulatorioan galde dezake ea tarte librerik dagoen.
