Uhin txikienak ere handi
Atlantikaldiak, eguraldia lagun abiatu du hamahirugarrena. Aurtengoan ere, kultura, musika eta aniztasuna, erruz.
Haurrak tailerretan Atlantikaldian. Eguraldia lagun egiten ari da hamahirugarren Atlantikaldia bere lehen eguna. Haurrak izan dira protagonista goizean, baita arratsaldean ere, Herrixkan haientzako jolas eta tailerrak ondu baitituzte. Arrantzan, hondarrarekin jolasean, edota ipuin txokoan gustura ibili dira, batera eta bestera.
Kaleak musikaz eta kulturaz lepo gaurtik igandera arte, eta herritarrak kalean bakarrak izango diren emanaldiak eta sorkuntza esperientziez gozatzeko.
Itsasargi Nagusia La Mossa eta Besaideren kontzertuak estreinatuko du gaur 20:00etan hasita; ordubete geroago, Herrixkan, The Soulanders taldearen kontzertua. Herrixkaren bueltan, berriz, askotariko gastronomiak izango du lekua urtero bezalaxe foodtruckeak bertan direlako; horiek afaritarako aukera bat dira baino ez bakarra, izan ere, Errenteria-Oreretako tabernetan jatekoak, edatekoak eta giro paregabea izango direlako Atlantikaldian zehar ere.
Egitarau osoa kontsultatu daiteke beheko koadroan.
Atlantikaldiaren egitaraua
Hilak 17, osteguna
• 19:00. Herriko Plazan, (H)erritmoz dantza ikuskizuna.
• 20:00. Itsasargi Nagusian, La Mossa eta Besaideren kontzertua.
• 21:00. Herrixkan, The Soulanders taldearen kontzertua.
Hilak 18, ostirala
• 10:00. Itsasargi Nagusitik (Agirre Lehendakariaren plazatik), Kasko historikoan ezkutatua bisita gidatua (gaztelaniaz).
• 12:00. Itsasargi Nagusitik, Oreretatik itsas hirira bisita gidatua.
• 16:00. Itsasargi Nagusitik, Emakume-EKIN bisita gidatua.
• 17:30. Herrixkan (Foru plazan), An(h)iztunak tailerra.
• 17:30. Herrixkan, Botila sentsoriala tailerra.
• 19:00. Herriko Plazan, NHILen kontzertua.
• 19:00. Kalekaian (Panierren), Azkuraren kontzertua.
• 20:00. Itsasargi Nagusian, Les Freres Smith eta Lide Hernandoren kontzertua.
• 20:30. Herrixkan, Triporters taldea.
• 20:30. Kalekaian, Zaunka taldea.
• 21:30. Herriko Plazan, Mon DVYren kontzertua.
• 22:00. Kalekaian, Sedientos de Cumbia taldea.
• 23:00. Itsasargi Nagusian, Baiuca eta Oreka TX taldeak.
• 00:00. Kalekaian, Mamba System taldea.
Hilak 19, larunbata
• 10:00. Itsasargi Nagusitik (Agirre Lehendakariaren plazatik), Sirena hotsen atzetik bisita gidatua.
• 11:00, 12:00 eta 13:00etan, paddle surf jarduera Oiartzun ibaian.
• 11:30. Herrixkan (Foru plazan), Oyotaku arrainen aztarna tailerra.
• 11:30. Herrixkatik, Ereintza dantza taldearekin kalejira.
• 12:00. Itsasargi Nagusitik, Kasko historikoan ezkutatua bisita gidatua.
• 12:00. Herrixkan, inprobisazio tailerra.
• 13:00. Herrixkan, Artista gertutik jarduera Macaco abeslariarekin.
• 13:00. Herriko Plazan, Argentinatik Euskal Herrira folkean musika emanaldia.
• 16:00. Itsasargi Nagusitik, Errenteriako altxorrak azaleratzen bisita gidatua.
• 17:00. Herrixkan, dantza afrikar tailerra.
• 17:00. Herriko Plazan, Del Val taldea.
• 18:00. Herrixkan, Andeetako oihartzuna kontzertua.
• 18:00. Herrixkan, itsas zigiluen tailerra.
• 18:00. Kalekaian (Panierren), Unity Battle Exhibition dantza ikuskizuna.
• 19:00. Herriko Plazan, Carla Delgadoren kontzertua.
• 20:00. Herrixkan, Txorinhoren kontzertua.
• 20:00. Itsasargi Nagusian, Selma Uamusseren eta Enekoraren kontzertua.
• 20:30. Kalekaian, Mr. Luken taldearen kontzertua.
• 21:30. Herriko Plazan, Taghfiren kontzertua.
• 22:00. Kalekaian, Vazkezen kontzertua.
• 23:00. Itsasargi Nagusian, Macaco eta Suneren kontzertua
• 00:00. Kalekaian, Siwanabaren kontzertua.
Hilak 20, igandea
• 10:00. Herriko elkarte gastronomikoetan, Sukaldian egitasmoko kulturarteko sukaldaritza tailerrak.
• 10:30. Itsasargi Nagusian (Agirre Lehendakariaren plaza), 5 ateen bila bisita gidatua (euskaraz).
• 12:00. Itsasargi Nagusian, Herri Arte Eskolakoen Konexio bretainiarra ikuskizuna.
• 12:00. Itsasargi Nagusitik, Manchester txikira bidaia bisita gidatua (gaztelaniaz).
• 13:30. Herrixkan, Sukaldian egitasmoaren barruko jarduerak.
