Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

2027-2028 ikasturtetik aurrera, udal musika eskola martxan

Ibargain musika eskolako eta Soinueneako kideen artean egindako lana izango da proiektu berriaren oinarria. Matrikulazioa udaberrian izango da.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/09/18

2027-2028 ikasturtetik aurrera udal musika eskola izango du Oiartzunek, eta Ibargain musika eskolako eta Soinueneako kideen artean egindako lana izango da haren oinarria.

Udalak eman du horren berri ohar bidez, eta jakinarazi Ibargain musika eskolako arduradunek zentroa ixteko asmoa adierazi dute, eta, era berean, Soinuenea Fundazioak ere museoan zein ikerketan zentratzeko nahi duela azaldu duela gaineratu dute. Ondorioz, udalak bere egin du herritarrentzat musika irakaskuntzako eskaintza berrantolatzeko ardura.

2025-2026 ikasturtean udal musika eskola berria sortzeko lanak abiatu zituzten, eta proiektuaren oinarriak modu kolektiboan landu zituzten Farapi kooperatibak bideratutako parte hartze prozesu baten bidez. 

“Musikaren munduan arituak eta adituak diren hamarnaka herritarrekin aritu da udala, orpoz orpo, hilabeteetan zehar, musika eskolaren zimenduak hausnartzen eta finkatzen. Besteak beste, Ibargain musika eskolako eta Soinueneako hainbat irakaslerekin. Musika eskola desberdinen ereduak aztertu dira, eta musika eskolak arautzen dituen dekretuan oinarrituta proiektu pedagogikoa diseinatu da elkarlan horretatik”, diote.

Ibargainen eta Soinuenearen lana oinarri
Udal eskola berriaren oinarrian Ibargain musika eskolak eta Soinuenearen musika eskolak azken urteetan herriari egindako eskaintza izango da, eta aurreratu dute solfeoa, kantua, pianoa, akordeoia, gitarra, gitarra elektrikoa, baxua, biolina, biolontxeloa, klarinetea, zeharkako txirula, tronpeta, bonbardinoa eta bateria ikasteko aukera izango dela.

Era berean, aipatutako instrumentuez gain instrumentu herrikoiak jotzen ikasteko aukera ere ego dela gehitu dute; hala nola, alboka, txalaparta, txistua, herri perkusioa eta xirolarrua.

Matrikulazio kanpaina, udaberrian
Ikasturte honetan Hezkuntza Sailaren baimena eskuratzeko prozesua amaitu beharko du Oiartzungo Udalak, eta gero irakasle taldea kontratatzeko lehiaketa gauzatuko da. Azkenik, etorkizuneko musika eskola izango den eraikinaren kokapena eta antolaketa aztertuko dituzte. Hots, matrikulazio kanpaina udaberrian izango dela ohartarazi dute.

Eraikin berria martxan egon bitartean, 2027-2028 ikasturtean Elizalde herri eskolan, Haurtzaro ikastolan eta udalaren beste lokal batzuetan emango dituzte musika klaseak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

61 urteko paziente onkologiko bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa

Eusko Jaurlaritzak argitu du ez duela baimenduko Aralar naturagune babestuari kalte egiten dion jarduerarik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak etxejabe handiei begirako neurri sorta bat iragarri du, etxegabetzeak gelditzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.