Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Batzar Nagusiek porturako lotura zuzena aztertuko dute, EH Bilduren ekimenez

Koalizioak adierazi du ebazpenean lau hilabete eman zaizkiola aldundiari 2011ko proiektua eguneratzeko eta trafiko astuna Pasaiatik eta Lezotik igaro ez dadin alternatibak aztertzeko.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/09/18

EH Bilduren ekimenez, Gipuzkoako Batzar Nagusiek aho batez onartu dute aldundiari eskatzea portua ahalmen handiko errepideekin zuzenean lotzeko aukera aztertzeko eta alternatibak bilatzeko, trafiko astunak Pasaiako eta Lezoko hiriguneak zeharkatzen jarrai ez dezan.

Ebazpenean lau hilabeteko epea ezarri zaio aldundiari, eta 2011n aldundiak berak egindako proiektua du oinarri. Proiektu horretan planteatzen dena da Gomistegiko biribilgunea (Aingurarena) GI-20 errepidearekin lurpeko bide baten bidez lotzea, portuko eta herriko trafikoaren nahasketa saihesteko. “Ez gara azpiegitura berri bat asmatzen ari. Aldundiak duela hamabost urte idatzi zuen proiektu bat tiraderatik ateratzea, eguneratzea eta kamioiak gure auzoetatik ateratzeko irtenbidea izan daitekeena aztertzea eskatzen ari gara”, adierazi du Oskar Bordes EH Bilduko batzarkideak.

Honakoa “aldarrikapen historikoa” dela baietsi du koalizioak. 2015ean, Pasaiako Udalak Portuko Plan Bereziari egindako alegazioetan ohartarazi zuen segurtasun, zarata eta trafiko astunarekin lotutako emisioen arazoak zeudela, eta kamioiak hiri bilbetik ateratzeko alternatibak aztertzea eskatu zuen orduko hartan.

EH Bilduk premia hori portuak berriki La Herrerako errepideak itxi eta portuko garita lekuz aldatzearen ondorioz sortutako egoerarekin lotu du; “izan ere, ekintza horrek herritarrentzako mugikortasun aukerak murriztu ditu, eta Euskadi etorbidean eta Gomistegin trafiko presio handiagoa ezarri du”.

“2015ean zein 2024an Pasaiako udal zerbitzuek ohartarazi zutena errealitate da gaur egun Trintxerpe, San Pedro eta Lezoko bizilagunentzat. Portuak sarbide onak behar ditu, baina badiako herriek ere behar dute sarbide horiek haien mugikortasuna eta bizi kalitatea ez baldintzatzea”, adierazi du koalizioak.

Akordioa, urrats garrantzitsua

Lortutako akordioa “urrats garrantzitsua” da EH Bildurentzat, lehen aldiz agindu zehatz bat ezartzen duelako eta epe konkretu bat aldundiari konponbide bat aztertzeko. “Bizilagunek ezin dute beste hamabost urte itxaron”, esan du koalizioak.

EH Bilduk defendatu du konponbideak ahalbidetu behar duela portuko jarduera badiako udalerrien bizitzarekin bateragarri egitea: “Ez dugu portuaren eta hiriaren artean aukeratu nahi. Pasaiako portua modernoa, lehiakorra eta etorkizunekoa izatea nahi dugu; baina, era berean, Pasaia eta Lezo bizigarriak, konektatuak eta seguruak izatea nahi dugu”.

“2011n bazegoen proiektu bat. 2015ean udalak arazoaz ohartarazi zuen. 2024an udal zerbitzuek berriro ohartarazi zuten. Gaur Batzar Nagusiek aho batez eman diote agindua aldundiari. Orain agindutakoa betetzea dagokio. Badiako herritarrei zor zaie”, bukatu du Bordesek.

Erlazionatutako edukiaBatzar Nagusiek porturako sarbide zuzenak aztertuko dituzte
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako langileek «propaganda» egiteari uzteko eta baliabideak jartzeko eskatu diote aldundiari

Donostiako Udalak 502 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du 2027rako, %1,2 handiagoa

Pasaiako portuan saihesbide bat egitearen alde agertu dira alderdiak, titulartasunaren gatazkak gorabehera

30 urte bete ditu Eibarko Portaleak, eta «erakusketa handi bat» hartuko du ostiraletik aurrera

Hasi dira Escalerillas eraisten

Bihar irekiko dute Morlansko tunela, oinezkoentzako ere atonduta

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Oiartzungo zerbitzugune batean, trafiko istripuz

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.