Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Herritarren zaintzarako aterpea

Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek bazterkeria egoeran edota arriskuan dauden pertsonentzako Eguneko Arreta Zentroa jarri dute martxan. Zerbitzua erabilgarri dago, baina inaugurazioa udazkenean egingo dute.

Lezoko Jaizkibel hiribidean dago eraikina, eta hemezortzi pertsonarentzako lekua du zerbitzu berriak.Imanol Saiz Gomez de Segura
Leire Perlines Apalategi
Lezo,Oiartzun,Pasaia
2026/09/18

Lezoko Jaizkibel hiribideko laugarren zenbakian mugimendua dabil azken boladan. Sartu eta irten dabil jendea Kamineroetxen, eta oinezkoak edota autoarekin zein txirringarekin aldamenetik igarotzen direnak zerbait berria sumatu dute. Eraikin berri horretan zer kozinatzen ari den galdetu dute askok, eta azken egunetan eman dute horren erantzuna Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako udalek. Bada, jakinarazi dute Eguneko Arreta Zentroa jarri dutela martxan lehendik dagoen zerbitzuen sarea osatzen jarraitzeko beste urrats baten modura. Beste modu batera esanda, bazterkeria arriskuan edota bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu bat da, eta dagoeneko martxan bazegoen ere, asteazken arratsaldean egin zituzten herritarrek azpiegitura ezagutzeko ate ireki jardunaldiak.

Mikel Arruti Lezoko alkateak, Olaia Lasa Oiartzungo Gizarte eta Ongizate zinegotziak, eta Aintzane Taberna Pasaiako Gizarte Ekintza zinegotziak eraikin berriaren aurrean kontatu dute, besteak beste, jarduketa horrek “Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroak udalei esleitzen dizkien erantzukizunei” erantzuten diela.

Zorro horrek udal eskumeneko zerbitzuen artean jasotzen du bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako eguneko arreta, eta hiru udalek zerbitzu hori “eskualde mailan, modu koordinatuan eta partekatuan garatzea” erabaki dutela azaldu du Arrutik. 

Lasak gehitu du ohiko gizarte arretaz gain, une edo prozesu jakin batzuetan “akonpainamendu hurbilagoa” behar duten pertsonei “arreta egituratuagoa” eskaini nahi zaiela, “haien autonomia, eguneroko gaitasunak eta komunitatearekiko loturak indartuz”. “Azken batean, pertsona guztiek dute duintasunez bizitzeko eta komunitatearen parte izateko eskubidea, eta administrazio publikoen egitekoa da eskubide hori gauzatzeko baliabideak jartzea. Zentro hau konpromiso horren aldeko urrats bat da”, nabarmendu du Tabernak. 

18 pertsonarentzako aterpea
Lezon kokatuta dagoen zentroak hemezortzi pertsonentzako edukiera du, eta horietatik hiru plaza “premiazko egoeran” daudenentzat gordeko dituzte. Plazak betez gero, alabaina, itxarote zerrenda bat zabaltzea aurreikusi dute. Zerbitzurako sarbidea tokian tokiko Gizarte Zerbitzuen balorazioaren bidez egingo denez, “plazen erabilera modu antolatuan eta koordinatuan” kudeatuko dute. 

Haatik, une jakin batean eskaera erabilgarri dauden plazak baino handigoa izango balitz, egoera bakoitza baloratuko lukete lehentasunak eta beharrak kontuan hartuta. Era berean, gaineratu dute Gizarte Zerbitzuek pertsona horren jarraipena egiten eta, beharrezkoa bada, bestelako baliabide edota erantzun egokiak aztertzen jarraituko luketela. “Helburua da zentroaren funtzionamendu egokia bermatzea eta, aldi berean, pertsona bakoitzari bere egoeraren araberako erantzuna eskaintzea”. 

Taberna, Arruti eta Lasa Kamineroetxe eraikinaren atarian.I. Saiz

Izenak berak dioen moduan, eguneko arreta eskaintzeaz gain, pertsona bakoitzaren egoerara egokitutako akonpainamendua izango dela lankidetzaren ardatz nagusia jarri dute nabarmen hiru udaletako ordezkariek. Lasa: “Zerbitzua Emaus Gizarte Fundazioarekin sinatutako lankidetza hitzarmen baten bidez garatuko da, eta izaera pilotu eta berritzailea izango ditu. Eredu komunitario batean oinarrituko da, eta arreta jasoko duen pertsona erdigunean jarriko du, haren beharrak, gaitasunak, erritmoak eta bizi prozesua kontuan hartuz”. 

Zentroak 09:00etatik 15:00etara emango du zerbitzua, eta udal ordezkariei eraikinaren xedea zein den galdetuta, Arrutik eman du erantzuna: “Arazoa ez da indibiduala; bazterkeria ez da banakako porrot bat. Askotan etxebizitzaren, prekarietatearen, osasunaren edota laguntza sareen gabeziaren ondorioz pilatzen diren egoeren emaitza da. Horregatik, erantzunak ere integrala izan behar du. Gure helburua da pertsonari behar duen laguntza eta aukera eskaintzea, bere prozesua ahalik eta modu autonomoenean egin dezan”.

Arreta astelehenetik ostiralera emango dute, eta, besteak beste, gosaltzeko eta bazkaltzeko aukera, higiene pertsonalerako baliabideak, arropa garbitzeko aukera edota ondasunak gordetzeko espazioa izango dituzte eskura erabiltzeek. Euste emozionalerako, auto zaintzarako eta euren egoera arintzeko oinarrizko trebetasunak eta gaitasunak eskuratzeko akonpainamendu profesionala ere izango dute. 

Proiektuaren sorreraren inguruan galdetuta, Tabernak mahai gaineratu du udaletako Gizarte Zerbitzuetan egiten duten lanak erakusten duela badirela “ohiko arreta eta jarraipenaz gain, akonpainamendu hurbilagoa eta intentsiboagoa behar duten pertsonak”, eta jakin badakitela askotariko egoerekin egin dezaketela topo, hala nola: etxebizitzarekin lotutako zailtasunekin, bakardadearekin, harreman sare ahulak dituzten pertsonekin, osasunarekin lotutako beharrak dituzten pertsonekin, edota eguneroko bizitza antolatzeko laguntza behar duten pertsonekin. 

Hala ere, jomugan jarri dute horrelako egoeretan beti ez dela nahikoa laguntza puntual bat eskaintzea, eta pertsonarekin harremana eraikitzeko, entzun ahal izateko, bere egoera hobeto ezagutzeko eta bere erritmoa errespetatuz laguntzeko espazio bat izatea garrantzitsua dela ere aipatu dute Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako ordezkariek. 

Baliabide partekatu bat
Hiru herrien arteko proiektu bat da Kamineroetxen garatu dutena, eta udal ordezkarien iritziz horixe da lorpen nagusia, elkarlana bera. “Lezo, Oiartzun eta Pasaia tamaina eta errealitate ezberdinetako udalerriak gara, baina gai izan gara behar partekatu bat identifikatzeko eta erantzun bateratua diseinatzeko”, Tabernak. 

Zerbitzu berri hau martxan jartzea hiru udalerrien artean adostutako erabakia da, eta kontatu dute aurreko agintaldian hasi zirela hiru udaletako Gizarte Zerbitzuak proiektua diseinatzen. Prozesu horretan zerbitzua non eman zitekeen aztertu zuten teknikariek, eta hiru herri horietan zein aukera eta baliabide zituzten aztertu ondotik, Kamineroetxeko aukera hobetsi zuten «zerbitzua emateko eta jasotzeko garaian aukera eta baliabide egokienak» eskaintzen dituelako. 

Proiektua garatzeko erabakia, baina, ez da datu bakar batean oinarritzen, urteetan zehar bildutako ezagutza eta eguneroko esku hartzea izan baitituzte oinarri. Ezaugarri horiek dituen herrien arteko lehenengo baliabide bateratua da, eta ohartarazi dute proiektuak berak ebaluazio sistema bat izango duela zeinak martxan jarri ondoren zerk funtzionatzen duen, zer behar den eta zer hobetu behar den aztertuko duen. 

Artatua izateko hiru herrietako udaletako Gizarte Zerbitzuetara jo behar da, eta dagokion balorazio eta preskripzio teknikoa izan ondotik bideratuko dituzte pertsonak hara. Hala ere, gutxienez duela hiru hilabetetatik hiru herrietako batean bizi behar da zerbitzua baliatu ahal izateko. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako langileek «propaganda» egiteari uzteko eta baliabideak jartzeko eskatu diote aldundiari

Donostiako Udalak 502 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du 2027rako, %1,2 handiagoa

Pasaiako portuan saihesbide bat egitearen alde agertu dira alderdiak, titulartasunaren gatazkak gorabehera

30 urte bete ditu Eibarko Portaleak, eta «erakusketa handi bat» hartuko du ostiraletik aurrera

Hasi dira Escalerillas eraisten

Bihar irekiko dute Morlansko tunela, oinezkoentzako ere atonduta

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Oiartzungo zerbitzugune batean, trafiko istripuz

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.