OKEko kirolariak, indarrak neurtzeko prest

Bihar (hilak 19) eta etzi (hilak 20) zenbait partida jokatuko dituzte Oiartzun Kirol Elkarteko futbolariek. Hitzordu gehienak Karla Lekuonan izango dira.

Denboraldi berriari heldu dio Oiartzun Kirol Elkarteak, eta klubaren maila gorena erakusteko zenbait hitzordu izango dituzte asteburu honetan ere. Izan ere, zazpi partida jokatuko dituzte bihar (hilak 19, larunbata) eta etzi (hilak 20, igandea) artean, gehienak Karla Lekuonan izango direlarik.

Hona hemen hitzorduen zerrenda:

  • Hilak 19, larunbata
    • Ohorezko kadetea
      • OKE – Real Union. 9:45, Karla Lekuona.
    • Lehenengo erregionala
      • OKE – Sporting de Herrera. 12:00, Karla Lekuona.
    • 3 RFEF
      • OKE – Elorrio. 15:30, Karla Lekuona.
    • Jubenil baska
      • OKE – Real Union. 18:15, Karla Lekuona.
    • Ohorezko erregionala
      • Bergara – OKE. 16:30, Bergara.
  • Hilak 20, igandea
    • Ohorezko erregionala neskak
      • Antiguoko – OKE. 17:20, Berio. 
    • Jubenil preferente
      • Hernani – OKE. 12:00, Zubipe.

Iragan asteburuan ere zenbait partida jokatu zituzten klubekoek, eta horien emaitzen berri eman diote hedabideari.

Ohorezko erregionala. OKE 3 – 0 Amaikak bat

OKEtik kontatu dutenez, partidaren hasiera denboraldiarekin batera gogotsu eta indarrez hartu zuten. “Lehen zati osoan zehar aurkariak baino aukera gehiago eduki genituen, baina amaiera arte ez genuen lortu markagailuan islatzea sentsazio horiek”, diote. Era berean, gaineratu dute atsedenalditik bueltan eta markagailua alde edukita hirugarren gol bat sartzeko gai izan zirela, eta amaiera arte aukerak sortzen jarraitu zutela “baloi jabetza handiko jokoa erakutsiz”.

Hirugarren maila neskak. Basauriko kimuak 2 – 1 OKE

HITZAri nesken partidaren berri eman dio klubak, eta azpimarratu partida hasiera orekatu batean ostean korner baten ondorioz 1-0 galtzen hasi zirela. Hurrengo 15 minutuetan ez ziren zelaiaren jabe izateko gai izan, eta 2-0 jarri ziren segituan. Atsedenaren ondotik, baina, “beste aurpegi batekin” iritsi ziren, eta 2-1 jartzea lortu zuten. 

Gazteak euskal liga. Indartsu 1 – 2 OKE

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.