Guineako dantzak irakatsiko dituzte Bizardia elkartean
Urriaren 4an (igandea) izango da saioa, 11:00etatik 13:00etara. 35 euro balio du ikastaroak, eta izena eman behar da aurrez.
Gurutze auzoko Bizardia elkartean dantza afroa ikasteko aukera izango da urriaren 4an (igandea da). Zehazki, Guineako dantza saioa egingo dute 11:00etatik 13:00etara, eta zuzeneko perkusioa izango dute lagun. Hori horrela, izen emate zerrenda zabaldu dute oraintsu.
Ikastaroak 35 euroko prezioa du, eta informazio gehiago eskatzeko edota izena emateko 689 89 05 14 zenbakira idatzi behar da.
Inork autoz joateko asmoa izango balu, antolatzaileek jakinarazi dute elkartearen parean doako parking handi bat dagoela.
