Boxeo jaialdia egingo dute urriaren 3an, Madalensoron
Orotara kategoria ezberdinetako hamar konbate egongo dira. 18:30ean hasiko dira jardunaldiak, eta sarrerak aurrez erosi behar dira.
Boxeoak hartuko du Oiartzun datorren urriaren 3an (larunbata da), hamar konbate ikusteko aukera izango baita Madalensoron, 18:30ean hasita.
Ringaren gainean Oiartzungo, Irungo eta inguruko herrietako zenbait boxeolari ariko dira, eta emakumeak zein gizonak lehiatuko dira kategoria gaztean, juniorretan edota elite amateurretan.
Hamar hitzordu horietatik bederatzi borroka amateurrak izango dira, eta bestea neo profesionala; azken horretan Euskadi Neo Profesional (48kg) titulua jokatuko dute.
Ekitaldi horretako sarrerak dagoeneko salgai daude, besteak beste, Resiliens Boxing-en (Irun), Team Latigo Boxing Cluben (Orereta), Box Training Cluben (Donostia), Boxe Anglaise Amateurs Bayonne-n (Baiona) eta Sacbox Team-en (Derio).
Informazio gehiagorako, egin klik esteka honetan.
