Nekazaritzako makinen azterketa teknikoa egin daiteke Oarsoaldean
Oiartzunen, Lezon eta Errenterian jarriko dute unitate mugikorra, eta txanda hartuta joan beharko da hara. Eskudirutan ordaindu behar da ikuskapena.
Behemendi Landa Garapeneko Elkarteak nekazaritzako makinen azterketa teknikoak antolatu ditu eskualdeko udaletxeen laguntzarekin.
Orotara bost herritan jarriko dute ikuskapen unitate mugikorra, eta udalerri horietako zein inguruko herrietako baserritarrek izango dute bertara joateko aukera, nahiz eta gertuen egokitzen den herrira joatea gomendatu duten.
Makinen azterketa egiteko txanda aurrez eskatu behar da Irungo I.A.T. estaziora deituta; horretarako 943 62 63 00 zenbakira deitu eta 1 zenbakia sakatu behar da.
Ikuskapenak 50,54 euroko kostua du, eta eskudirutan egin behar da ordainketa kopuru zehatza eramanda. Azkenik, nabarmendu dute beharrezkoa dela seguruaren ordainagiria eramatea.
Hitzorduak
- Oiartzun
- Hilak 23, asteazkena. Gaetxe (Iturriotz) udal biltegiaren ondoan. Makutso bidea 5.
- Urriak 28, asteazkena. Gaetxe (Iturriotz) udal biltegiaren ondoan. Makutso bidea 5.
- Errenteria
- Urriak 29, osteguna. Perurenako frontoiaren kanpoaldean.
- Lezo
- Azaroak 10, asteartea. Udal biltegi ondoan. 110 poligonoa.
