Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ikasturte berrirako jarduera sorta zabala, erretiratu eta pentsiodunen elkarteetan

Erretiratuen elkarteek 3.400 bazkidetik gora dituzte, eta antolatzen duten programazioari esker langa hori gainditu eta adineko gehiagorengana iristen dira.

Erretiratu eta pentsiodunen elkarteetako ordezkarien agerraldia.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/09/23

Erretiroa hartu badute ere, ez dira erretiratu eta aktibo mantentzearen aldeko apustua egiten dute asko-askok. Horretarako bide bat, erretiratu eta pentsiodunen elkarteetan antolatutako jarduerak dira. Gaur aurkeztu dituzte Olibeteko egoitzan ikasturte berrirako ondu dituztenak Aizpea Otaegi alkateak eta Naroa Zabala Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak lagunduta. Horietan arlo fisikoa, kognitiboa, eta sorkuntza ere lantzen dituzte: indarra, mugimendua, oreka… Gimnasia, pilates, yoga, tai ji, aerobika, luzaketak, aretoko dantzak, sevillanak, eta euskal dantza, besteak beste.

Arlo kognitiboa lantzeko berriz, memoria, xake, edota euskara eskolak eskainiko dituzte. Sorkuntza arloan berriz, esku lanak eta bestelako diziplinak landuko dituzte: antzerkia, ehoziri lana, joskintza, marrazketa, pintura, patchwork, eta eskulanak. Informatika eta eskuko telefonoen gaineko ikastaroak ere antolatu dituzte.

Horiek tailerrak, baina ez dira antolatzen dituzten bakarrak, izan ere, mendi irteerak, hitzaldiak edota txapelketak ere antolatu dituzte aurten ere. Horrekin batera auzoetako jaietan ekarpena egiten dute.

Izena emateko epea zabalik dago jada eta interesdunek elkarteetara jo beharko dute. Urte osoan izango dira zabalik, plazak dauden kasuetan.

Ikasturtea datorren astean hasi eta maiatzera arte izango da zabalik Errenteria-Oreretako zortzi erretiratu eta pentsiodunen elkartetan: San Agustin, Arramendipe, Bienvenido, Laguntasuna, El Parque, San Jose, Beti Bizkor eta La Magdalenak.

Alkatearen esker ona

Aizpea Otaegi alkateak esker ona adierazi die elkarte horiei urtero-urtero egiten duten lanarengatik, eta hura aitortu, “sozializaziorako eta elkar topaketarako gune garrantzitsu bihurtzen dira. Jarduera hauek, aisialdirako eskaintza izateaz harago, hautatua ez den bakardadeari aurre egiteko espazioak ere badira”.

Zortzi erretiratu elkarteen artean ehun jardueratik gora eskainiko dituzte, eta horietan, 1.700 pertsona inguruk hartuko du parte. Jarduera horietaz gain, erretiratuek eurek egindako eskaeretatik sortutako beste jarduera batzuk ere gehituko dira. Besteak beste,  ibilaldi osasungarriak, irakurketa erraza, kafe solasaldiak… izango dira.

Agerraldia biribiltzeko, Iztieta auzoko Eguzki abesbatzak kantu bat eskaini du, partaideek sortua, adinekoen gizartean parte hartzeko eskubidea aldarrikatuz eta egiten duten ekarpena aitortuz.

Elkarte bakoitzeko jarduerak kontsultatzeko, egin klik hemen.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.