Palmondoak kendu dituzte "hezetasun arazo larriengatik"
Euskal Herria plazatik kendu dituzte palmondoak, itxuraz, azpiko aparkalekuan kalteak eragin dituztelako. Konponketa lanak egingo dituzte.
Euskal Herria plazako palmondoak kendu dituzte “azpian dagoen aparkalekuan etengabeko hezetasun arazo larriak sortzen dituztelako”. Horixe bera jakinarazi du berriki udalak.
Diotenez, sustrai “sakon eta handiko landareak” dira palmondoak, eta ur asko sartzen den artesi handiak sortu dituzte gune horretako aparkalekuan, “egitura bera ere kaltetu arterainokoak”.
Zenbait aukera aztertu dituztela diote, baina udal teknikariek ondorioztatu dute hezetasun arazoekin amaitzeko “aukera bakarra” palmondoak kentzea dela.
Erauzketak egin dituzte dagoeneko, eta orain udala inpermeabilizazio lanetan ari da. Hala erre, aurreratu dute azpiko aparkalekuan sortutako kalteak ere konponduko dituztela.
Azkenik, lanak amaitzen dituztenean lehen palmondoak zeuden lekuarentzako erabilerarik aproposena zein den aztertuko dute.
