Ikasturteko ikastaroen aurkezpena egingo du Killirikupek etzi
Arizmendienean egingo dute agerraldia, 18:00etan. Kurtsoan zehar jorratuko dituzten zenbait gai aurreratu dituzte dagoeneko.
Killirikupeko kideak, haiek antolatutako ekitaldi batean, Arizmendienean.Killirikupe Etzi (asteazkena, hilak 30) Killirikupe emakumeak ahalduntzeko Oiartzungo eskola elkarteak 2026-2027 ikasturtearen aurkezpena egingo du. Saioa Arizmendienean izango da, 18:00etan, eta aurtengoan zein ikastaro izango dituzten azalduko dute taldekideek.
Aurkezpena baino lehen, alabaina, Killirikupen landuko dituzten gaietako batzuk aurreratu dituzte; horien artean dago, esaterako, bizitza erritmoa jaistea, elkar entzutea eta begiratzea. “Etengabeko distrazioaren aroan bizi gara”, diote.
Marie France Hirigoien psikoanalistaren bisita ere izango dute herrian, eta kontatu dute hark komunikazio perbertsoaren zertzelada batzuk emango dituela horiek antzemateko eta gainditzeko.
Bestalde, ekofeminismoa ere izango dute mintzagai, bai eta Mariasun Landa ere; “bere ipuin eta idazlanetako begirada jolasti, goxo eta irudimentsuaz gozatuko dugu”.
