Parranda giroan euskal abestiek zein leku duten aztertu nahi dute
Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz taldeak galdetegi bat prestatu du aztertzeko parranda giroan herrian zein musika entzuten den.
Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz taldeak sare sozialen bidez parranda giroan herriko tabernetan musika zein hizkuntzatan entzuten duten galdetu du. Izan ere, diote nabaritu dutela tabernetan, bereziki parranda giroan, ez dela ia euskarazko abestirik entzuten, “eta zer esanik ez, herriak ez dugula euskaraz festa egiteko espazio argirik”.
Hori horrela, euskararen erabilera sustatu asmo duen taldeak galdetegi bat prestatu du herritarren iritzia jakin eta horren inguruan lanketa bat egiteko. Esteka honetan dago betetzeko eskatu duten galdetegia.
