San Migel eguna ospatuko dute bihar Ugaldetxoko auzo lokalean
Bihar (hilak 29) hitzordua izango dute Ugaldetxoko bizilagunek: 11:00etan meza izango da, eta 11:30ean hamaiketakoa auzo lokalean.
Bihar (hilak 29) San Migel eguna da, eta Oiartzungo Ugaldetxo auzoan ospakizunerako tartea izango dute. Izan ere, auzo lokalean elkartuko dira auzokideak.
Eguna hasteko meza izango dute goizeko hamaiketan, eta gero, 11:30ean, hamaiketakoa egingo dute aipatutako lokalean. Antolatzaileek auzokideak gonbidatu dituzte topaketara.
Aurten, gainera, ez dituzte auzo horretako festak ospatu, eta biharko hitzordua bizilagunak elkartzeko aitzakia izan daitekeela sinistuta daude.
